BADIOU ETA GU

Alain Badiou filosofo, matematikari, antzerkilari eta poeta bikaina da. Baita komunismo generikoaren hipotesiari atxikitzea erabaki duen militante politiko eraginkorra, mundu osoan zehar.

Badiourena, beraz, militantearen filosofia politikoa da, euskal askapen prozesu auto-zentratua eta integrala erregaitzen duen fideltasuna, konpromisoa eta duintasun militantea ospatzeko erabilgarria (bultzada unibertsala, jarduera intelektuala eta diziplinaren balioa lantzeko irizpideak eskaintzen dituelarik).

Badiou, izan ere, askapen mugimenduaren zein ezker independentistaren oinarri militantea hedatzeko eta aberasteko lagungarria baita, eztabaida sustatuz gain eztabaidagaien esparruak eremu ez guztiz ohikoetara irekiz maitasunaren, artearen, zientziaren eta politikaren eremu zabal eta maiz, ez beti, elkarlotuetan. Alta, zinez kritikoa izan ezean, edozein ospakizun alperrikakoa da.

Proiektu honetan argira emango diren materialak, idatziak zein ikus-entzunezkoak, itzulpenak, elkarrizketak, ariketak… nahas-mahas agertuko dira, datorrena datorrela, nahiz eta, zehazki, hiru sail nagusitan banatuta (Badiourenak | Besteenak | Gureak), betiere dimentsio didaktikoari eta dialektikoari erreparatuz.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua kaixo@badiouetagu.eus
e-mailera edo bete galdetegia:

Azken argitalpenak

Nola egin berria komunikagarri – Nicolás Xamardo González
Nola egin berria komunikagarri – Nicolás Xamardo González

Niko Xamardo-rekin legendazko J Agirre Kolektiboari buruz izandako solasaldiaren ondoren, hona hemen euskaratua 2024an gailegoz argitaratu zuen idazlana (Coimo un acontecimento (lo novo) se fai comunicable, Novas do Eixo Atlántico, 2024).[1] Idazlana Laura Mintegik...

Alain Badiou: Mundu bat eta bakarra dago!
Alain Badiou: Mundu bat eta bakarra dago!

Alain Badiouk Atenasen emandako hitzaldi hau migrazioaren gaiari buruz da eta ohiz ingelesezko izenburuarekin aipatzen da: "Benetako komunismoa biharko atzerritartasuna da”— Euskaraz, aldiz, “Mundu bat eta bakarra dago” aukeratu dugu, irakurleak ondo asko ulertuko...

Unibertsaltasun berritua – Alain Badiou-ri elkarrizketa
Unibertsaltasun berritua – Alain Badiou-ri elkarrizketa

BILDUMAREN AURKEZPENA   "Crisis & Critique ale honetan (Filosofia, Historia eta Dialektikaren Eraldakerak) Badiou-ren irakurle ezagun eta ahots berrien talde bat biltzen dugu, batzuk eszeptikoak izandakoak, dogmatiko samarrak beste batzuk. Gure helburua bere...

Matematikaren gorazarrea -I- Matematika gorde behar da
Matematikaren gorazarrea -I- Matematika gorde behar da

Matematikaren Gorazarrea -0- Aurkezpena, Aurkibidea eta Sarrera sailean aditzera eman den bezala, Matematikaren Gorazarrea Alain Badiou-ren eta Gilles Haérik-en arteko elkarrizketa labur, zehatza eta eskuragarria da, non matematikak filosofian duen zentralitatea...