Hemen Alain Badiouren bi bideo labur, ‘Zoriontsu izateaz’ eta ‘Baikortasunari buruz’. Asmoa, denborarekin, itzulitakoak azpititulu gisa bideoetan integratzea izango da. Bitartean, baina, bi testu labur hauek egokiak dira: Ni Lehen’ lelo neoliberalaren indibidualismoa salatzeko balio dute, noski; baina baita pop psikologiatik bultzatzen den baikortasun toxikoari aurre egiteko ere — zenbait inguruko giro intelektual zein militante alternatiboetan-eta, behar baino gehiago nabaritzen dena, estoizismo berriaren gorazarrea barne. Alain Badiou da gure ‘wellbeing coach’ edo ongizate entrenatzaile berria;)
Zoriontsu izatea
Beraz, horren guztiaren ondoren nire jatorrizko gaira itzultzen naiz: nola aldatu mundua? Nire erantzuna da “tokiko gertakizun baten ondorioen parte subjektiboa bihurtuz”, “tokiko gertakizun baten ondorioen parte subjektiboa bihurtuz”. Beste maila batean, maitemintzea mundua aldatzea izan daiteke, tokiko gertakizun baten ondorioen parte subjektiboa bihurtuz; askatasunaren eta diziplinaren arteko baliokidetasun bat sortuz, ez oposizioan, tematua izatea eta askatasuna gauza bera diren neurrian; eta heriotzaren potentziaren kontrako garaipena den zorion-forma berri bat, hau da, zure lekuan egoteko pazientziaren potentzia asmatuz. Frantziako Iraultzaren une oso garrantzitsuan, Frantziako Iraultza handia, sekuentzia politiko honen aktore eta pentsalari handietako batek, Saint Justek, esan du “zoriontasuna ideia berri bat da Europan”. “Zoriontasuna ideia berri bat da Europan”.
Agian gauza bera esateko baldintzak sortu behar ditugu.
Badakigu munduan zerbait aldatzen ari dela zoriontasuna mugimenduaren helburu aurredeterminatua ez delako esperientzia dugunean, mugimenduaren beraren irudimen subjektibo asmatzailea baizik.
Hau, izan ere, Marxen oinarrizko ideia bat da. Marxentzat justizia kolektiboaren aukeraren izena, iraultza batzuen ondoren, 1848ko gertakizun batzuen ostean, eta, beraz, XIX.mendearen erdialdean, justizia kolektiboaren aukera berrien izena, badakizuenez, Komunismoa izan zen. Baina Marxek, gaztea zen, zera idatzi zuen “1844ko eskuizkribuetan”: Komunismoa ez da gizarte berri baten programa edo justiziaren ideia abstraktu bat; Komunismoa gizarte zaharraren suntsipen prozesu historikoaren izena da.
Beraz, ikusten duzue, aldaketa ez da emaitza lortzea, emaitza aldaketaren beraren barruan dago, subjektu berriaren gisan.
Agian esan genezake zoriontasuna ez dela asetzeko aukera orokorra, zoriona ez dela denok pozik gauden gizarte on baten ideia abstraktua. Zoriona zeregin berri baten subjektutasuna da, gertakizun batzuen ondorioak antolatzea eta munduaren existentzia tristearen aurka munduaren ezkutuko Errealaren aukera bikainak ezagutze aldera. Azken finean, esan dezakegu: (zoriona) dagoen munduaren ikuspuntutik ezinezkoa zenaren existentzia sortzaile indartsuaz gozatzea da; ezinezkoaren existentzia sortzaile indartsua, bere horretan – ezintasun horren aukera deskubritzen dugunean, (inposiblearen posibilitatearena).
Beraz, nola aldatu mundua? Erantzuna polita da: zoriontsu izanez, nahiz eta ez aldaketaren ondorioz aldaketaren beraren bidez baizik.
Baina prezioa ordaindu behar dugu. Eta prezioa batzuetan ase gabe egotea da. Aukera bat da, zoriontasunaren eta asetasunaren arteko benetako aukera. ‘Benetako bizitza’ izenarekin adierazi dezakegun aukera.
Agian gaur egungo munduko akats askoren artean gauzarik garrantzitsuena da bizitza faltsu bat proposatzen duela, bizitzaren itxura duen bizitza. Beraz, asetasunaren kontra zoriontasuna aukeratzea, tokian tokiko esperientzien alde egitea da, sorkuntza artistikoena, asmakizun politikoena eta abar; diziplina gisa ulertutako askatasun berrian egotea.
Zoriontasunarena asetasunaren aurkako hautua da, neurri batean. Zoriontasunaren izenean batzuetan asegabe geratzeko aukera agertzen zaigu. Prezio bat da, prezio bat da.
Artaud Rimbaud poeta frantsesak idatzi zuen: “benetako bizitza ez dago hemen, ez dago benetako bizitzarik”. Nik esaten dizuet, azken finean, egiazko bizitza hemen dagoela erabaki dezakezue, egiazko bizitza badago. Aukeratu zorion berria eta ordaindu prezioa. Eskerrik asko.
Nexus konferentzia 2012
Nola aldatu mundua
Hitzaldi nagusia Alain Badiouren eskutik
Zoriontsu izatea
www.nexus-instituut.nl
***
Baikortasunari buruz
Esan al diguzu pixka bat zein motakoa izango den zure hitzaldi nagusia?
Hitzaldiaren kuota?
Hitzaldi mota, hitzaldia…
Uste dut hitzaldi moduko hau batez ere jendeari azaltzea izango dela zein den munduan dagoen egoera garaikidea eta nola den posible egoera hori aldatzea eta, beraz, bi zati ditugu. Lehenik eta behin, zein den gaur egungo egoera, zein den krisia eta abar; bigarrenik, ba al dago hortik harago joateko itxaropenik?
Ba al dago esperantzarik?
Tira, ni filosofoa naiz eta uste dut filosofoaren lana baikorra izatea dela, ezkorra izanez gero, azken finean, ez baitzara baliagarria. Ezkorra izateko ez dago filosofoa izan beharrik. Egoera nahikoa da. Eta orduan bada jendeari baliagarria izan daitekeen zerbait esan: itxaropena izan behar dugu mundua eraldatzeko eta posible bada mundu hobe baten norabidean joateko. Posibilitatearen auzia, azken finean, auzi materiala da, auzi politikoa, eta ez guztiz filosofikoa.
Nola ikusten duzu krisia? Zer dago gaizki munduan?
Zer…
Zer dago gaizki munduan? Zein da munduan krisia?
Uste dut krisiaren bi maila ezberdin daudela. Maila objektiboa dago, hau da, gaur egungo kapitalismoaren krisia, finantza krisia eta abar. Eta uste dut krisi subjektiboa ere badela, eta hori ez da berez gauza bera. Bada bizitzaren desantolaketa bezalako zerbait, pentsamenduaren desantolaketa, etorkizunaren ikuspegi iluna. Nire ustez, hau da punturik garrantzitsuena, gaur egungo munduko emakume eta gizon gazte guztientzat etorkizuna benetan iluna dela. Jarrai al dezakegu orain bezala? Ez da benetan zirraragarria. Benetan ezberdina den zerbait asmatu al dezakegu? Baina ez da… ez dago argi. Politikari guztiek, gobernu guztiek eta abarrek jarraitzeko ideia besterik ez dute, Ahalik eta gehien jarraitzeko. Baina jarraitzea egoera dagoenetan errepikatzen jarraitzeko, nolabait esateko, ez da benetan etorkizun ona egungo gizon-emakume gazteentzat. Beraz, filosofoak zera esan behar du: Ados, krisia dago baina ezin badugu berehala aldatu krisi objektiboa, horrelako zerbait egiteko hain boteretsuak ez garelako, krisiaren maila subjektiboa alda dezakegu, ideia berriak, ikuspegi berri bat, gizateriaren bizimodu berriak proposatzeko.
Esan al diguzu nolako forma berriez pentsatzen ari zara?
Pentsamolde berriak
Bai
Bai, noski, askatasun forma berri bat definitu behar dugula esatea proposatzen dut. Uste dut gaur egungo askatasuna, neurri handi batean, zerbait erosteko askatasuna edo dirua izateko askatasuna edo nahi duguna egiteko askatasuna dela horretarako dirua dugunean, eta beraz, gaur egungo askatasuna, hain zuzen, askatasun materialaren mota hori da, guztiz dagoen egoeraren menpe dagoena, krisiaren menpe eta abar. Eta, beraz, agian, askatasunaren beste definizio bat bilatu, aurkitu, behar dugu, maila subjektiboan eta sorkuntzaren aldetik askoz gehiago dagoena, nahi izanez gero, gizateriaren berezko aukeren aldekoa, antolakuntza politikoaren forma berrien eremuan, sorkuntza artistiko berriak, asmakizun berriak, bizimodu berria, nahi baduzu. Eta norabide orokor berri bat da askatasunaren definizio berri bat proposatzea definizio formala baino, zeina nahasketa bat baita materialismoaren, dirua edukitzea, eta politikaren ikuspegi ordezkatzaile baten artekoa, gobernu batzuk ditugu eta abar. Baina horrek guztiak ezin du definitu, benetan, gaur egungo askatasuna.
Nire azken galdera: zein da zure aholkua gazteei?
Uste dut gaur egungo gazteentzat nire helburua lehenik nire esperientzia transmititzea dela, nolabaiteko agure baten esperientzia transmititzea, izan ere, lehenagoko beste mundu bat ezagutu zuena, itxaropen politikoa zuen mundua, ideia iraultzaileak eta abar. Lehenik eta behin, beraz, horrelako esperientzia transmititzea, eta ulertzea subjektibotasun desberdinak egon daitezkeela gaur egun ere, ez baitira hainbeste urte, 10 urte, 20 urte, 30 urte, beste subjektibotasun bat genuela. Hori da lehen puntua, transmisioa. Azken finean, esperientzia dugunean emakume eta gizon gazteei transmititu behar diegu. Eta horren ostean, baikorra izateko aukera berreraikitzea.
Nexus institutua
Ideien munduari buruzko Alain Badioukin elkarrizketa informatua baikortasunari buruz.
www.nexus-instituut.nl
