Psikiatriaren rola Palestinaren okupazioan

Elkartasuna, Farma industria, Imolazioa, Israel, Okupazioa, Palestina, Psikiatria, Sarraskia, Tortura

Campaign for Psyc Abolition: https://linktr.ee/cpabolition

Ero Harrotasuna eta Desgaitasun Justiziaren alde ari den talde militante bikaina da, Londresekoa batik bat.

Palestina eta Psikiatriari buruz fanzine txit interesgarria idatzi dute. Txostena goiko linktr.ee estekan aurkituko duzue ingelesez, taldearen sare sozialeko plataformetara estekekin batera eta abar. Hemen euskarazko bertsioa eransten dugu:

 

Irakurri fanzinea (pdf)

 

Edukien artean Palestinako okupazioaren historiaren kronogia labur bat dago. Gai nagusia dela eta bizpahiru ataletan indarkeria medikoa eta psikiatriaren zeregina azaltzen da israelen palestinarren desgaikuntza orokor baten testuinguruan eta israelen loturak erakutsiz nola erakunde psikiatrikoekin halaxe farma industriarekin; eta berean, mendebaleko gizarte eskubideen markoa kritikatu eta gero, osasun mentalaren hizkuntza arma gisa nola erabiltzen den azaltzen da.

Guretzat bereziki azpimarratzekoa hemen torturaren gaia da eta mediku forenseen jokabidea.

Politika dekoloniala eta elkartasunaren gai zehatzekin lotuta, Aaron Bushnell-en autoimolaioari buruz idatzitakoa ere zinez da azpimarratzekoa. Ideologia nagusiak osasun mentalaren markoan azaldu nahi izan zuen baina ekintza hori, aitzitik, testuinguru historiko batean kokatu behar da. Horrela, besteak beste, Joseba Elosegiren adibidea ere aipatzen da, Francoren aurka bere gorputza errea jaurtiz burutu zuen ekintzarena, hain zuzen..

Zentzu berean, Psikiatria Aboliziorako Kaipainaren kideek palestinar errestentziarekiko baldintzarik gabeko elkartasun deialdia luzatzen dute. Tartean ‘terrorismoa’ delakoari buruz zenbait hausnarketa interesgarrien artean Nelson Mandela eta bere hileta-ekitaldia ere aipatzen dute – baita bertan, besteak beste, talde iraultzailez osatutako ohore guardiako ordezkarien artean, bat Euskal Herrikoa zela.

Fanzina glosario batekin eta zenbait hizkuntza erabileraren zehaztapenekin bukatzen da, gehi bibliografia eta irakurketa gehiagoeako zerrendan batekin.

Ps. Gurea moduko Alain Badiouren lanez baliatzen den webgune baten testuinguruan jakina da Badiou, Lacan bezala, ez dela psikiatria, psikologia eta bestelako ‘unibertsitate-jakintza’ ‘edo ‘enziklopefia’ ofizialaren oso laguna. Nondik, hortaz, egokia iruditzen zaigu txosten hau hemen sartzea. Alta, Foucaulten lanarekin bat gehiago letorkeela onartuz, aipatu behar da, halaber, txostenean bertan kritika zuzena badagoela zenbait mendebaleko Psikoanalisi elkartek Urriaren 7aren inguruan argitaratutako agiri gaitsezle batzuen harira.

Share This