Badiou eta Gu (BeG) agerkarian aurkeztutako Artxiboa, Enziklopedia eta J Agirre Kolektiboa artikulu laburrean legendazko J Agirre Kolektiboko zenbait kideen izenak aipatu genituen. Hauen artean Nikolas Xamardo Gonzalez (NXG) agertzen zen eta oraingoan berarekin zuzenean hitzegiteko aukera dugu.
BeG: J. Agirre Kokektiboa izan zenaz hitzegin aurretik, zu Alain Badiouren ikaslea izan zinen, Parisen 1968ko matxinadaren ostean eta geroztik adiskidetasuna mantendu duzue. Zein izan zen zure ibilbidea Alain Badiou ezagutzeraino?
NXG: Ni herrixka pobre batean, Vilar de Mouros, (Monforte de Lemos, Lugon) jaio nintzen, 1946ean. Aita eta ama Caldas de Reiesekoak (Pontevedrakoak) ziren. Aita maisua Vilar de Mourosen.
20 urterekin (1966 urtean) Santiagon, Filologia Erromanikoa ikasten hasi nintzen eta 1971 urtean amaitu nuen, 25 urterekin. Karrera Espediente on batekin amaitu nuen.
Santiagon (1966-71) egin nituen ikasketetatik gertakari bat nabarmenduko nuke: Parisen 1968 urtean egon zen mugimendu politikoa.
Paristar mugimendu politiko eta kulturalari buruzko berriak iristen zitzaizkigun handik. Modako hitza ESTRUKTURALISMOA zen. Fakultatean inork ez zekien estrukturalismoa zer zen.
Frantziako mugimendu politiko eta kulturala ezagutzeko gogoak nire jakin-mina piztu zidan eta Parisen ikasketak jarraitzeko erabakia hartzera bultzatu ninduen.
Soldadutza amaituta, Parisera joan nintzen ikasketak egitera (1973-74). Linguistika Orokorrean matrikulatu nintzen Paris VIII unibertsitatean eta Linguistika Orokorrean lizentziatuko nintzen. Lehen klasean (hau kasualitatea!), Alain Badiou estrukturalismoa azaltzen ari zen: dialektika estrukturala. Ferdinand de Saussure-ren Cours de Linguistique Générale obran agertzen den teoria. Parisera ikastera bultzatu ninduen hasierako arrazoia.
Gero, urte berean, Alain Badiouren Filosofiako seminarioetara joan nintzen, eta Jacques Lacanen Sikoanalisiko seminarioetara. Badiouren mintegietan politika eta bere legeak ulertu nituen.
Nire harreman akademiko eta pertsonala Badiourekin horrela hasten da Parisen egon nintzen bitartean. Ondoren, Laura Mintegi eta Antton Azkargortarekin Parisen egon ginen Badiou, Natacha Michel eta Sylvain Lazarus-ekin. Eta gero, Frantziako hiriburura joaten nintzenean (hainbat arrazoirengatik) Badiouri bisita egiten nion. Ahal nuen guztietan, Collège de Philosophie-n egiten zituen seminarioetara joaten nintzen, eta, ondoren, Téâtre de la Commune-ra, erretiroa hartu zuen arte. 2006an Santiago de Compostelako Unibertsitatean eman zuen hitzaldian ere berarekin egon ginen.
Paris ostean, 1975 urtean Gasteizera etorri ginen bizitzera. Bertan, segituan, ETAk eta ENAMek interpelatu egin ninduten. Nire kontzientzia politikoa eta soziala erabat aldatu zen, eta nire jarduera politiko eta akademiko guztia markatu zuen.
Nire kontzientzia politikoa eta nire kontzientzia nazionala (euskalduna eta galiziarra) piztu ziren Euskal Herrian. Geroztik, nortasun (edo identitate) bikoitza dut: euskalduna eta galiziarra.
BeG: Beraz, Galizian ikasketak hasi eta Maiatzak 68 ondoko Parisen Alain Badiouren eta Jacques Lacanen eskoletan ikaslea izanda gero, 1975an Euskal Herrira etorri berri ETAk eta ENAMek interpelatu zizutela diozu. Nola lotzen duzu interpelazio hori Pariseko esperientzia intelektual eta politikoarekin?
ETA-ENAMeren interpelazioak gizartean eta politikan jardutera bultzatu ninduen. Eta jarduera politikoan eta sozialean ere sartu nintzen.
Lotura argitzeko militantzia/subjektua, politika/politikoa eta gertakizunari buruz aldez aurreko gogoeta labur batzuk behar dira.
Militantzia edo ibilbide militantea dela-eta, militantea eta subjektua bereiztu behar dira: Militantea alderdi edo erakunde politiko bateko kidea da. Subjektua gertakizun bat sortzen duena edo/eta gertakizun batean parte hartzen duena da.
Gero politika eta politikoa bereiztu behar dira: Politika dago (berria, gertakizun bati lotua) eta politikoa (dagoena kudeatzea). Nola transmititzen dira? Politikoa dena, jakina denez, komunikatu egiten da. Dauden komunikabideak (pertsonalak eta sozialak) erabiltzen ditugu. Eta politika? Politikak ez du komunikatzen, interpelatu egiten du. Dei bat egiten dio gure kontzientziari.
Gertakizunak, hasiera batean, inkomunikatu egiten gaitu, interpelatu egiten gaitu. Dei bat egiten dio gure kontzientziari. Gure justiziaren zentzuari. Gure iruditeria eta sinbolikoa hausten ditu. Eraldatu egiten gaitu. Pertsona berri batean bihurtzen gaitu.
Gertakizun batetik sortutako mugimendu politiko orok norabide bat behar du. Zuzendaritzaren funtzioa mugimendu asanbleariotik sortzen diren ideiak biltzea eta jarraitu beharreko direktibak markatzea da.
Zuzendaritzak ez ditu ideia berriak sortzen. Ideiak herritik datoz, Maok zioen bezala. Mugimenduaren zuzendaritzak ideia horiek interpretatzen eta ekintzarako gidari bihurtzen jakin behar du.
Lekuko izan nintzen bi borroka (Toki Eder ikastolakoa eta Martxoaren 3koak) adibide argigarriak dira.
Martxoaren 3ko borrokan (1976) parte-hartze aktiboa izan nuen: manifestazioetan, batzarretan, grebalariei elkartasuna eta laguntza emateko kutxan… Sarraskiaren egunean elizan nengoen.
Martxoaren 3ko gertakarien ondoren, politikan parte hartzeko erabakia hartu nuen.
Abertzale eta ezkertiar sentitzen nintzen. EE eta HB ziren bi aukerak.
Mario Onaindiarekin elkarrizketatu nintzen eta konturatu nintzen ez zela nik bilatzen nuena.
Xabier Sanchez Erauskinekin elkarrizketatu nintzen eta independente gisa sartu nintzen HBn.
Hauteskunde-kanpainan parte hartu nuen. Mitinetan Galiziera ere erabiltzen nuen. Zinegotzi lortzetik boto gutxira geratu nintzen. Saturnino Las Herasek, dimisioa aurkeztu zuenean, Gasteizko Udaleko zinegotzi kargua hartu nuen, HBtik independentea, 1979an.
Toki Eder ikastolaren aldeko borroka (1978-83) eredugarria izan zen. Gasteizko Armen Museoan izan genuen itxialdi luzean, arratsalde batean, museora iritsi nintzenean, ama batzuk elkarren artean hizketan ari ziren. Batek, Unai Romanoren amak, esan zigun kezkatuta zeudela ikasturtea aurrera zihoalako eta seme-alabek ikasturtea galtzeko arriskua zutelako, eta guraso batzuek entzierroa utzi eta seme-alabak B ereduko ikastetxeetan matrikulatzeaz hitz egiten zutela.
Mugimenduaren zuzendaritza bildu zen eta, egoera aztertu ondoren, erabaki hau hartu genuen: Armen Museoan klaseak antolatzea.
Armen Museoan eskolak emateko irakasle euskaldunei laguntza eskatu genien. Hiru irakasle etorri ziren. Haiekin eta zenbait ama euskaldunekin eta lagun euskaldun batekin (Jon Mari Otegi), armak beheko lehen solairura jaitsi genituen, espazioa maindireekin banatu genuen eta eskolak ematen hasi ginen.
Erabaki hori erabakigarria izan zen prozesuan: inork ez zuen mugimendua utzi. Aldundiak, erabaki horren aurrean, elkarrizketarako eta gatazkari irtenbidea bilatzeko deia egin zigun. Horrela, ikastola berri bat eraikitzea lortu genuen: Toki Eder. Gainera, lagundu ziguten irakasleak irakasle sartu ziren ikastola berrian.
Toki Eder Ikastola abangoardia izan zen Gasteizen eta Araban euskarazko irakaskuntza sistema publikoaren aldeko borrokan. D eredua debekatuta zegoen Araban.
Toki Ederreko borrokak Arabako panorama linguistikoa aldatu eta kontzientzia nazionala esnatu (piztu) zuen. Gaur egun, EHBildu da indar nagusia Gasteizen eta Araban.
Hala ere, Toki Eder ikastolaren inguruan izan ziren desadostasunak. HBek esaten zuen ikastola eurena zela. Eta guk: Guraso batzuk, bai; baina Tokieder ez da egitura bat, heri mugimendu bat baizik.
LABekin desadostusunak izan ziren kontratu administratiboa sinatu zutelako.
Ezker Abertzaletik urrundu egin ninduten eta, ondoren, dedikazio osoa irakaslego propioaren aldeko borrokari eman nion, batik bat.
Gero, LABekin eta Ezker Abertzalearekin, berriz hasi nintzen harremanetan. Erretiroa hartu nuenean, 2016an, Zigoitiko udal-politikan aktiboki parte hartzen hasi nintzen EHBilduko udal-taldean. 2018an, aktiboki parte hartu nuen Gure Esku Dagok Zigoitian deitutako erreferendumean. Joan den udal hauteskundeetako zerrendan ere izan nintzen, 2023an. Eta berdin jarraitzen dut.
BeG- Aipatzen dituzun adibideen harira Badiou zuzen dabil: gertakizunaren “egia ez da lorategian sortzen den arrosa”. Zuk zeuk aipatzen duzun irakaslego propioen aldeko borroka ezagun eta luzeari buruz hitzegin aurretik hitz egin dezagun J. Agirre Kokektiboa eta kolektiboarekin izan zenuen harremanaz. Zer izan zen J. Agirre Kokektiboa eta eta zein izan zen zure zeregina kolektiboan?
Nik uste, irakaslego propioaren aldeko borroka eta J. Agirre Kolektiboa lotuta daude garaiko UPV/EHU-ko testuinguruan.
1983an, Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailean sartu nintzen. Han ezagutu nituen hiru irakasle: Antton Azkargorta, Doktorego-Tesia zuzendu nionari, Jose Luis Herrero (Pepelu) eta Laura Mintegi, Doktorego -Tesia ere zuzendu nionari; bide batez, J. Agirre Kolektiboa izena Laura Mintegik asmatu zuen.
Badiou eta Lacan aipatu nizkien eta horrela hasi ziren pentsalari hauen teoriak UPV/EHUn ezagutzen. Euren kontzeptuak funtsezkoak izan ziren nik zuzendu nituen bost Doktorego-Tesietan, J. Agirre kolektiboaren sorreran eta, bereziki, Irakaslego Propioaren aldeko borrokan, hogei urtez, 1987-2007.
J. Agirre kolektiboaren pentsamendua, funtsean, Alain Badiouren (Gertakizunaren Teoria) eta Jacques Lacanen (Subjektuaren Teoria) lanetan oinarritzen zen, eta Louis Althusser-renean (Interpelazioaren teoria). J. Agirre Kolektiboaren artikuluek hauen pentsamendua Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan gehiago ezagutzera emateko balio izan zuten.
J. Agirre kolektiboak zenbait artikulurekin prentsan (Egin, Herria 2000 Eliza, Uztaro) egingo zituen agerraldiak Euskal Herriko egoera politikoa eta ENAM interpretatzeko, pentsatzeko eta ezagutarazteko modu berri bat ziren, aipatutako bizpahiru pentsalarien postulatuetatik abiatuta.
J. Agirre kolektiboaren esku-hartze mediatikoei buruz azterketa eta iruzkin inkriminatorioak ere egin ziren Espainiako eta Euskal Herriko hedabideetan. Unibertsitateko zenbait irakasleez gain infanteriako teniente-koronel bat ere egon zen kolektiboaren artikuluak aztertu zituztenen artean.
Taldekideen identitatea, orduan, enigma bat zen aipatutako analistentzat. Horren ondorioz, hedabide batzuek esan zuten zenbait pertsona, kolektiboarekin zerikusirik ez zutenak, kolektibokoak zirela.
Dena den, pentsamendu hori guzia erabakigarria izan zen, nire ustez, irakaslego propioaren aldeko borrokan. Unibertsitatean inoiz ikusi gabeko borroka aipatutako postulatuetatik pentsatua eta zuzendua zegoen, bereziki Subjektuaren Teoriatik.
15 urtez eutsi genion pankarta baten atzean (1992-2007) Badiou eta Lacanen pentsamenduari esker. Irakasleria propioaren alde borrokatzeko erabakia hartuta (eta gertakari txiki horren subjektu bihurtuz), bagenekien ezin genuela amore eman.
Lagapenak, traizioak, subjektua suntsitzen du. Koldar bihurtzen zaitu. Justizia lortzeko (Irakaslego Propioa) larritasuna gainditu behar genuen (Legearena, Errektoregoa, Hezkuntza Ministerioa, zigorraren beldurra), adorez armaturik.
Gainera, Lacanek dio traizioa egiten duen pertsonak ezingo duela inoiz berriro subjektu izan. LAB sindikatuko lankideek, mugimenduari traizio egin ziotenek, Errektoretzaren eta Hezkuntza Ministerioaren presioei amore eman zietenek, oso gaizki pasatu zutela esan ziguten.
Nire ustez, J. Agirre kolektiboak existitzeari utziko dio UPV/EHUn sartzen garen unean. 2007. urtean Jose Ramon Etxebarria, Jexusmari Zalakain eta neuk, behin Irakaslego Propioa lortuta, gure itzulera negoziatu genuen errektoretzarekin.
José Luis Herrerok eta Antton Azkargortak errektoretzak “beste asmo batzuk zituzte”la ustez, ez zuten onartu eta kaleratuta jarraitzen dute.
BeG: Argi geratzen da gertakizunaren, subjektuaren eta interpelazioaren teoriak erdi-erdikoak direla zure ibilbide militante eta intelektual luzean. Hau esanda, zure esperientzia militantean borroka politikoa eta borroka akademikoa bat datoz, edo, hobe esanda, agian, zure borroka politikoa akademian irakaslego propioaren aldeko borrokarekin lotuta egon da hein handi batean. Baina gehiago ere badago, ez da hala?
NX: Bai, nire ibilbide akademikoa eta politikoa txanpon beraren bi aldeak dira. Bata ez da ulertzen bestea gabe. Horregatik errepikatzen naiz militantzia eta lan profesionala banatzen saiatzen naizenean ere.
Hemen aktiboki parte hartu nuen Unibertsitateko fronte eta borroka akademikoen zerrenda:
–1968ko bizipenak, Santiagon, Alain Badiourekin Parisen izandako prestakuntza politikoa eta ENAMek Euskal Herrian egindako interpelazioak nire jarduera akademikoaren adierazle dira.
1975an Gasteizera itzuli eta Arabako Unibertsitate Ikastetxeko Filologia Espainoleko plaza batera aurkeztu nintzen eta irakasle laguntzaile postua lortu nuen Filologia Sailean. Lan-esperientzia interesgarria izan zen. Esparru akademikoan eta politikoan. 5 urte oso interesgarri eta biziak izan ziren, kaleratu arte, 1980an. UPV/EHU-ko Gobernu Batzordeak gure protesta zigortu zuen, UPV/EHUn sartzeko betiko debekatuz.
1980. Filosofia eta Letren Fakultatea sortu zenean, Unibertsitate Ikastetxeko irakasle guztiak pasatu ziren, bost izan ezik eta ni horien artean nengoen. Koldo Mitxelena Filologian eta Emiliano Fernandez de Pinedo komisario dekanoa izan ziren, arrazoi politikoengatik, 5 irakasle kaleratze horren arduradunak.
1980ko ekainean, Arabako Unibertsitate Ikastetxean, itxialdi luzea egin genuen Gasteizko Seminarioan (Filosofia eta Letren Fakultate berriaren egoitza), gure kaleratzeen aurka .
1982an, Unibertsitate-Ikastetxeko Patronatukoek 2 urteko beka eman zidaten eta Filologia Erromanikoko doktore titulua lortu nuen Valladolideko Unibertsitatean, nota gorenarekin: Sobresaliente cum Laude.
1983an, Espainiar Filologiako plazen deialdira aurkeztu nintzen Estatu osoan eta Lleidako Unibertsitatean onartu zuten nire eskaera. “Parisko Linguistika Orokorreko lizentziatura erabakigarria izan zela plaza emateko orduan”, esan zidaten.
José Angel Cuerdak, Gasteizko alkate eta José. Manuel Gandarias, Unibertsitate Ikastetxeko zuzendariak egindako gestioei esker, Gregorio Monrealek, UPV/EHUko errektoreak bertan bera utzi zuen UPV/EHUn sartzeko debekua.
1983an, Komunikazio Zientzien Fakultateko plaza batetara aurkeztu nintzen eta lortu egin nuen eta UPV/EHUn sartu nintzen, Kazetaritza Sailean. Horrela ekin nion berriro Unibertsitateko jarduera akademikoari.
1986 urtean, unibertsitateko irakasle titularraren plaza lortu nuen.
1987 urtean, UPV/EHUn Irakasle Propioaren (Lan Kontratuaren) aldeko borrokan parte hartzen hasi nintzen. Bi urteko enplegu soldaten etenaldia ezarri zidaten.
1992 urtean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak amaitutzat eman zituen lan-kontratuak. LAB sindikatua kontratu administratiboa sinatzearen alde agertu zen. 600 irakasle inguruk sinatu zuten kontratu administratiboa.
Azkenean, 5 irakasle geratu ginen. Lagapen horren ondorioz, borrokak 15 urte iraun zuen. UPV/EHUtik kanporatuta, 15 urtez egon ginen UPV/EHUren atarian pankarta baten atzean.
1992an Gose greba egin genuen El Salto del Negroko espetxean gose greban zeuden ETAko presoei elkartasuna adierazteko.
1993an Gose greba, berriz, nik eta Antton Azkargortak. Orain kaleratuta zeuden irakasleek egindako azterketen onarpena eskatzeko.
1995: Beste Gose greba bat, mugagabea, hasi nuen nire bulegoan, irakasle kaleratuen egoera bidegabea (injustua) salatzeko.
2003 urtean, beste 2 urteko enplegu-soldaten galerarekin zigortu ninduen Victor Urrutiak, Errektore Ordeak, eta nire plaza amortizatu zuen. UPV/EHUren sarreran zegoen karabana batean gose-greba egin nuen. Anjeles Iztueta Hezkuntza Sailburuaren bisita jaso nuen. Konfiantza izateko esan zidan. Bera UPV/EHUra itzultzearen aldekoa zela. Espainiako Parlamentuak lan-kontratua onartua zuen. Formula bilatu behar genuela gu berriz lanean hasteko.
Gose grebak UPV/EHUra itzultzeko prozesua erraztu zuen.
2007. urtean, UPV/EHUra itzuli nintzen. Juan Ignacio Pérez Iglesias errektorearekin UPV/EHUra itzultzeko negoziazioak egin genituen eta Jose Ramon Etxebarria, Jexusmari Zalakain eta hirurok UPV/EHUra itzuli ginen.
Gure itzulera kolpe latza izan zen gure errepresiogileentzat, eta poz handia gure alde egin zutenentzat.
Denera, bada, 20 urte (1987-2007) iraungo zuen borrokak, 15 urte pankarta batekin, Leioako campusaren sarreran.
Hainbeste urte iraun ahal izan genuen Laura Mintegik kudeatutako erresistentzia kutxa bati esker, ezker abertzaleko jendeak finantzatutakoa. Baita ikasle solidarioei esker ere.
2016. urtean, jubilazioa hartu nuen.
BeG- Tartean euskal preso politikoen unibertsitate ikasketak ere bultzatu zenituen, ez da hala, Frantziako eta Espaniako estatuko kartzeletan?
Bai, Estatu espainiarrean eta frantsesean preso zeuden ikasleei laguntza akademikoa emateko batzordean aktiboki parte hartu nuen. UPV/EHUn egon nintzen bitartean, 33 urtez (1983-2016).
1996an Jon Anzari azterketa egitera joan nintzen Tenerifera. Ikastetxeko maistrak eta maisuak hartu ninduten. Galiziarrak ziren. Eskolara eraman ninduten. Ahozko azterketa egiten hasi nintzen. Maisua nire atzean eserita zegoen. Handik pixka batera zarata entzuten dut. Itzuli eta ikusten dut maisua magnetofono batekin grabatzen ari zela. Azterketa eten eta legezkoa ote zen galdetu nion. Maisua zuzendariari kontsultatzera joan zen, eta ni bazkaltzera. Itzultzean, maisuak esan zidan azterketarekin jarraitzeko eta ez zuela grabatuko.
Hilabete batzuk geroago, Espetxeetako Zuzendaritzak Espainiako kartzeletan sartzeko debekua jakinarazi zidan. Arartekoarengana eta Herriaren Defendatzailearengana jo nuen. Gil-Roblesek erantzun zidan ez zegoela legerik, baina kartzelako zuzendariak, segurtasun arrazoiengatik, azterketa grabatzeko eska zezakeela.
Espainiako Espetxe Instituzioen debekuak bultzatu ninduen Frantziako Estatuko kartzeletan zeuden euskal preso politikoak UPV/EHUn matrikulatu ahal izatea lortzen saiatzera.
Euskal preso politikoak, Frantziako espetxeetan, ezin ziren UPV/EHUn matrikulatu, ez zegoelako hitzarmenik Frantziako espetxeekin. Laura Mintegi, Antton Azkargorta eta hirurok Parisera joatea erabaki genuen, Justizia Jauregira, Rivière epaile bereziarekin hitz egitera.
Riviere epaileak hartu gintuen Justizia Jauregiko bere bulegoan. UPV/EHUren eta Espetxe Erakundeen arteko harremanei buruz galdetu zigun. Gure azalpenak entzun ondoren, Frantzia ez zela gutxiago izango esan zigun. Leihora irten zen, fotomatoi bat seinalatu zigun. Argazki batzuk egiteko esan zigun. Bisita egiteko baimenak eman zizkigun eta Santen zeuden presoak bisitatu genitzakeela esan zigun.
Hara joan eta Jose Luis Eziolaza Galanekin egon ginen. Hasieran harrituta zegoen, poliziak ginela uste zuelako… Baina baimena lortuta, urte askoan egon ginen preso politikoak bisitatzen eta laguntzen Frantziako geografia osoan. Azkena Ibon Gogeaskoetxea izan zen. Erretiratuta nengoela, bisitatzen jarraitu nuen, eta akademikoki laguntzen Mont-De Marsanetik atera zen arte, 2020an.
BeG: Bizitza akademiko eta militante luzea eta engaiatua zurea, subjektu politikoa, guztiz! Bukatzeko, nola ikusten duzu egungo egoera politikoa orain erretiroan zaudela. Nola ulertzen dituzu gertakizunarekiko militantzia eta fideltasuna, gaur egun, Euskal Herrian, eta nola ikusten duzu egoera orokorra munduan?
Militantzia dela-eta abertzalea eta komunista naiz, E.H-ren independentziaren aldekoa eta gizaki guztien berdintasunaren aldekoa. Gertakizuna desagertuta (ETA-ENAM), nazio eta gizarte askapenerako politikak bide eman dio politikoari, posible denaren kudeaketari. Kasu paradigmatikoa Ezker Abertzalearena da, Espainiako sistema parlamentarioko beste alderdi politiko bat bihurtuta.
Panorama etsigarri honen aurrean, zein da dagoen egoerara makurtu nahi ez duen pertsona orok jokatu behar duen papera? Nire iritziz, egoeraren izaerarekin haustura dakarren edozein mugimenduri adi egoteaz gain, ez du egon behar inongo erakunde politikotan. Erabakiak batzar batean zuzenean hartzen diren mugimenduetan parte hartu behar dugu.
Nik, EHBildu-ri organikoki lotuta egon gabe, Zigoitiko politika munizipalistan eta Berrikanoko Administrazio Batzarrean parte hartzen dut erabakiak beti batzar irekian hartzen direlako.
Hori da, nire ustez, subjektu bihurtu gintuen gertakizunari leial izaten jarraitzeko modua. Egungo egoeran beste gertakizun baten irrupzioa noiz izango ote adi.
Munduko egoerari buruz, AEB burutzat duen sistema kapitalista krisian dago. Txina indarra hartzen ari den potentzia kapitalista da, eta gaur egungo mundu mailako egoera geopolitikoaren arrazoia. AEB-ren inperialismoaren gainbeheraren hasieraren aurrean gaude. Asiako erraldoia izango da hurrengo munduko liderra. Trumpen muga-zergak globalizazioaren amaiera adierazten dute eta protekzionismo ekonomikoaren adibide argia dira Txinaren aurrean.
Sistemaren krisi hau arlo politikoan ere agertzen da munduan faxismoaren gorakadarekin: Trump, Bolsonaro, Milei, Meloni, Abascal, Orban, Le Pen, Alemaniarako alternatiba, Suediako Demokratak eta abar eta abar.
Krisi baten aurrean, subjektibotasuna, alternatiba aurrerakoirik gabe, dagoen Araura tolesten da, Superegora, Lacanek esango lukeen bezala. Horrela azaltzen da mundu mailako mugimendu faxistaren gorakada.
Sistema kapitalistaren giza-desberdintasunak nazioartekoak dira Ipar Globala eta Hego Globalaren arteanm batik bat. Hego Globalean 6.000 milioi pertsona baino gehiago bizi dira muturreko pobrezian. Hori dela eta,Ipar Globaleetara emigratu behar dute. Proletario nomadak dira.
Proletario nomada edo migratzaileen etorrerak aurrez aurreko arbuioa pizten du eskuin muturreko alderdien artean. Alderdi arrazista hauek proletario nomadek beren identitatea arriskuan jartzen dutela diote.
Sistema kapitalista garapen eta hedapen betean zegoenean, milioika proletario nomada onartzen eta integratzen zituen. AEB da baieztatu berri dudan honen adibiderik onena.
Gertuago, EBko biztanleriaren zahartzeak eta jaiotze-tasa baxuak ezinbesteko egiten du proletario nomaden harrera, baita bizitzen ari garen krisi ekonomiko honetan ere. Nire ustez, harrera ez da zuzendu behar proletario nomadak bertako identitatearekin asimilatze aldera (integrazioa).
Aitzitik, proletario nomaden harrera beren eta gure identitatearen dilatazioan oinarritu behar da. Hau da, gure arteko identitateen dimentsio dinamikoa garatuz.
BIBLIOGRAFIA, ERREFERENTZIAK, AIPAMENAK, PASARTEAK…
Oharrak:
1- Hemen aipatuko diren idazlan eta dokumentuetara sarrera errazteko, ahal dugun neurrian, estekak erantsiko ditugu eta falta direnak eransten jarraituko lortu ahala.
2- Etorkizun hurbilean artikulu eta idazlan hauek guziak bizpahiru bilduma-txostenetan argitaratuko dira.
GAILEGORA ITZULITA
Alain Badiou:
Arredor da cuestion nacional, (Ed, Noitarenga, Santiago de Compostela 1995)
A. Badiouk Luís Martul, Emilio Araujo, Antton Azkargorta, José Luís Herrero eta Nicolás Xamardori 1991-92 urteetan Parisen egindako adierazpenak. Gailegoz.
Martul Tobío, Luis / Colectivo J. Agirre:
Euskal Herria lugar do acontecimemto, (Ed. Noitarenga, Santiago de Compostela, 2002).
J. Agirre Kolektiboak Herria 2000 Eliza aldizkarian idatzitako zenbait artikuluekin bilduma.
HITZALDIAK, KONFERENTZIAK
“Estados, movimientos populares e organización política”, IX Semana galega de filosofía: Filosofía e Nación, Aula Castelao de filosofía, 20-24 Abril, 1992.
“La nueva organización política”, Ezkerra iraulka sinposiuma, HB. 1994.
“Política nacional, nombre filosófico y democracia participativa”, Semana galega de filosofía: Filosofía y democracia, 4-8 Abril, 1994.
IDAZLAN AKADEMIKOAK, ARTIKULUAK, KOLABORAZIOAK:
EGIN
J. Agirre (Colectivo):
“Del agente de la noticia al periodista del acontecimiento”, Egin, 19-X-1991, p 26.
“Revisión y Recomienzo del Marxismo”. Egin, 24-I-1992
“Qué es el MLNV?”, Egin, 24-2-1992.
Ikus La Hemeroteca del Buitre 24 febrero 1992: “El periódico filoetarra EGIN publica una tribuna para explicar qué es el Movimiento de Liberación Nacional Vasco (MLNV) – Lo firma el colectivo J. Agirre”
“Los movimientos populares”, Egin, 04-III-1992.
“La contradicción principal de nuestros días”. Egin, 18-XI-1992.
“Badiou y la ética de las verdades” Egin, 12-I-1994
“Jáuregui o el deseo de verdad”, Egin, 21-VI-1998
***
Nikolas XAMARDO:
“Análisis sintómatico”, Egin, 28 Septiembre 1993
LARRUN
J. Agirre Kolektiboa, Publikoa, Pribatua eta Herritarra, (Larrun, 10. Zenbakia, 1991ko Uztaila)
HERRIA 2000 ELIZA
(Artikuluak irakurtzeko sakatu HEMEN (Bilboko Liburutegi Digitala: Herria 2000 Eliza) eta bilatu eskuineko egutegia erabiliz
Alain Badiou, “Reflexiones para pensar de nuevo” n 119, 1992/3 p. 39.
J. Agirre (Colectivo)
“Estado, nación, movimientos populares y organización política en Euskal Herria”– nº 120, 1992/4: pp. 7-16.
“La fábrica como lugar de la política” nº 121, 1992/7: pp 9-12.
“Principios para una teoría general de la insumisión” nº127, 1993/4: pp 18-22.
“El poder del estado” nº129, 1993/8: pp 10-13.
“Reflexiones sobre el funcionariado” nº130, 1993/12: pp 32-35.
“Monográfico: Nueva política para nuevos tiempos” nº132, 1994/2: pp 9-34
Introducción: Política y Nacionalismo – pp 9-10
La evolución de la concepción del Sujeto Político en el Marxismo – pp 11-16
La época de los pueblos y las naciones – pp 17-20
La concepción de pueblo en la tradicion religiosa y política – pp 21-27
MLNV e Izquierda Abertzale – pp 28-32
Lo viejo y lo nuevo – pp 33-34
“La dialectica movimiento popular movimiento social” nº133, 1994/4: pp 45-49
“El pensamiento de Rousseau y la política nacional” nº134, 1944/6: pp 45-49
“Monografikoa: Etica, moral y MLNV” nº 142, 1995/10 pp 7-26
Javier Oroz Ezkurra (Profesor Etica, Universidad de Deusto): “Comentario al estudio ‘Etica, moral y MLNV’ de J. Agirre” nº 142, 1995/10 pp 35-39
“El proceso de integración estatal y sus leyes” nº 143, 1995/12 pp 20-26
“Por una revisión del sentido de la justicia (I) La justicia a través de la tragedia griega” nº 144, 1996/2 pp 6-14
“Tercera vía e integración estatal” nº 153, 1997/12 pp 22-28
“Libros: San Pablo: La figura del militante” nº154, 1998/2 p 43
“San Pablo: La sugerente actualidad de un pensamiento sobre el sujeto militante” nº156, 1998/4 pp 31-38
“Nueva política y movimientos populares” nº171, 2000/12 pp 34-38
“La política como consenso o como division?” nº177, 2002/2 pp 38-41
***
Agirretarren Txokoa
“Aurkezpena – J Agirre” nº166, 2000/2 pp 8-9
“Errepresioaren porrota – J Agirre” nº167, 2000/3 pp 8-9
“Impassetik nola irten – J Agirre” nº168, 2000/5 pp 8-9
“Pluralismoa, batasuna eta integrazioa – J Agirre” nº169, 2000/7 pp 8-9
“Errealak moztutako amets zapuztuak – J Agirre” nº170, 2000/10 pp 8-9
***
Antton Azkargorta
“Jon Anza entrevista a Antton Azkargorta” nº 147, 1996/10 pp 32-36
Jose Luis Herrero Castro
“El profesorado propio” in Dossier: Euskal Herriko Unibertsitateak nº137, 1994/12 pp 31-32
“Historia de la lucha por un profesorado propio en la UPV” nº154 1998/2 pp 38-42
Laura Mintegi Lakarra
“Euskal kulturaren izenaz eta izanaz” nº131, 1993: pp 6-8.
“Ertza kandidaturako errektore-hautagaia” in Dossier: Euskal Herriko Unibertsitateak nº137, 1994/12 pp 15-16
Nikolas Xamardo
“Los nuevos planes de estudios universitarios” in Dossier: Euskal Herriko Unibertsitateak nº137, 1994/12 pp 35-36
“Ser solidario” nº171, 2000/12 p 33
“Una ética de lo nuevo” nº175, 2001/9 p 50
“Una lectura diferente sobre el poder de los medios” nº183, 2003/2 pp 19-27
“El forzamiento de la ley y la justicia” nº184, 2003/4 pp 33-35
“Las erinias del estado persiguen la nueva ley” nº184, 2004/3 pp 20-21
***
J. Agirre (Colectivo)
“Euskal Truman Show” in Tiempo de cerezas, Euskal Herria en el siglo XXI (Joseba Goitia Alzueta (Coor.) Herria 2000 Eliza (Ed.), 1999, pp 45-60)
UZTARO
J. Agirre Kolektiboa:
“Analisi sintomatikoa eta politika nazionala” (UZTARO, 23 – 1997, 65-86).
“Infinituaren erronka” (UZTARO, 27 – 1998, 3-21)
Antton Azkargorta Aretxabala
“Kazetarien tipologiarako zenbait ohar” (UZTARO, 6 – 1992, 99-109)
Antton Azkargoeta, Nikolas Xamardo:
“Egia eta egiantzekotasuna. Prentsa Euskadin. Zenbait adibide” (UZTARO, 0 – 1990, 37-46).
“Herri mugimenduak eta komunikazio prozesua” (UZTARO, 3 – 1991, 77-85)
***
Nikolas Xamardo Et al. (ARGIA, GARA, NAIZ…)
Nicolás Xamardo:
Una huelga de hambre peregrina e irrelevante, (GARA, 22-10-2003)
“Comunicació e Interpelación”, (Estudios sobre el Mensaje Periodístico, 2004, 10 191-200)
“La crónica de Pello”, (GARA, 22-09-2011)
Oteiza, de artista mal visto a vasco universal (GARA, 8-11-2018)
Primeiro Goberno Feijóo e crise dos medios en galego.(Eixo Atlantico, 24, 04-2024)
Nicolás Xamardo, Jurgi San Pedro:
Oteiza, ANV y Txabi Etxebarrieta: el arte y la política (GARA, 8-12-2008)
Nicolás Xamardo, Iñaki Zabaleta:
Pensar la identidad (NAIZ, 14-05-2013)
Nikolas Xamardo, Xabier Rodríguez:
Identitarearen dilatazioa ala purifikazioa (Argia, 2024ko otsailaren 23an)
Dilatación o purificación de la identidad (Naiz/Nabarralde, 13/02/24)
Nicolás Xamardo González
Zuzendutako 5 Doktore-tesi:
Metodologian, funtsean, A. Badiouren gertakizunaren teoriari eta J. Lacanen subjektuaren teoriari buruzko kontzeptuak erabiltzen dira. Izenburuek haien gaiak islatzen dituzte.
Tesis doctorales dirigidas por Nicolás Xamardo González (dir. tes.). Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea:
Jurgi San Pedro Guillem:
Oteiza y la dialéctica de la identidad. Intervenciones periodísticas de Jorge Oteiza (1959-1995)
(2015)
Laura Mintegi Lakarra:
“Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren “”The Red Badge of Courage””” (Kuraiaren ikur gorria)
(1999)
Jose M. Perez Martinez
El editorialista como operador de inclusión
(1999).
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
Euskal prentsa herri-proiektua da
(1993).
Antton Azkargorta Aretxabala
Editorialea gertakizunaren aurrean. El País eta Euskadi
(1988).
Argitalpenak
NICOLAS XAMARDO GONZALEZ-rekin lankidetzan egindako argitalpenak (36)
Liburu-kapituluak
“Euskal hedabideen urtekaria” (Hekimen, 2015), pp. 15-40.
Mujeres periodistas en los medios de comunicación de lenguas minoritarias europeas: perfil y situación profesional Comunicación, identidad y género (Fragua, 2008), pp. 394-406.
Liburuak
Cidadán Kane. Os media, o poder e os seus límites.
(Noitarenga, 2004)
Da identidade à norma: língua, singularidade, consenso, antilusismo, reintegracionismo, jornalismo :de “Galicia confidencial” a “Sermos Galiza”
(Laiovento, 2017).
Kritika inkriminatorioak, aipamenak, buloak…
Garbi dago dagokigun garaian egunkarietan-eta ezer gutxi zekitela J. Agirre Kolektiboko kideez. Are eta gehiago, nihilismo konformistatik datozen kritikak eta inkriminazio maiz fantasmatikoen hobeto ulertzeko Badiouk bere Egien Inmanentzia (L’immanence des verites) liburuan eta gero (sakatu HEMEN) Estaldura Prozeduraz izenburuarekin eman zuen mintegiaz jabetzea komeni da. Mintegiaren euskarara itzulpenaren aurkezpenean esaten den bezala:
“Mintegiaren gai nagusia estaldura prozedurari edo estaltze operazioari (‘recouvrement’, ‘covering’) eskainitakoa da, bere garrantziagatik itzuli duguna. Mintegian bertan Badiouk inbitapen zuzena luzatzen du estaldura adibideak gure kabuz aurkitzera eta zalantzarik ez dago estaldura prozedura edo estaltze operazio hauek nabariak (izan) direla euskal askapen nazional eta sozialaren agerpena eta garapenaren berritasuna desitxuratzeko.”
Zentzu horretan, aberriberri-ko eskribau konformisten propagandazko esku hartze manipulatzaileak bereziki salagarriak dira.
Buesa, Mikel: “De ETA a Bildu: la herencia política del terrorismo nacionalista”, (Libertad Digital, 19/5/2023).
Inchaurraga, Jon, “Euskal Herria o el sujeto revolucionario vasco”, (aberriberri 2010/12/2010).
Goikoetxea, Alfonso (ORIXE Taldea): “Badiou: Verdad y Acontecimiento” (aberriberri, 2024/06/08)
Goikoetxea, Alfonso (ORIXE Taldea): “Badiou (y 2): ETA como acontecimiento” (aberriberri, 2024/06/13)
Lizarralde, Imanol, “Teoría francesa y táctica y estrategia del MLNV (1967-2009)”. (Eusko Ikaskuntza, 647 Zenbakia 2012-11-21 / 2012-11).
Lizarralde, Imanol, “Dimensión global y local del MLNV (1967-2015). Parte 2: Fase de la negociación y recomienzo” (aberriberri, Octubre 18, 2016)
–//–//–
Autor (?): “Un sector de la izquierda ‘abertzale’ acusa a Otegi de “subordinarse al Estado””. (El País: 2005/06/02):
“Un sector de la izquierda abertzale ha criticado al máximo dirigente de la ilegalizada Batasuna, Arnaldo Otegi, porque a su juicio está “subordinándose al Estado” al “aparcar el proyecto independentista y soberanista”. El documento, difundido ayer por la cadena SER, está firmado por el colectivo J. Agirre, muy activo a principios de los 90, cuando publicó artículos en el diario Egin y en la revista Herria Eliza 2000, ligada al movimiento de curas abertzales. Bilbao, 02 JUN 2005.”
López-Fonseca, Óscar, “La `número 2´ del sindicato abertzale LAB y un columnista de `Gara´ lideran la rebelión contra Otegi dentro de Batasuna”. (El Confidencial, 03/06/2005):
“Aunque firmado por un autodenominado Colectivo J. Agirre, los máximo dirigentes de la coalición saben perfectamente quién se esconde detrás de esa rúbrica: varios destacados fontaneros del Movimiento de Liberación Nacional Vasco (MLNV), entre ellos la número 2 del sindicato LAB, Ainhoa Etxeide, y el ex subdirector del diario Gara y actual columnista del mismo periódico Iñaki Altuna.”
Area Sacristán, Enrique, (Teniente coronel de Infantería y doctor por la Universidad de Salamanca): “La forma nacional vasca”. (Alerta Digital, /22/07/2018):
Además, a partir del año 1991, año en que se disolvió HASI, el Partido Comunista vasco, que tenía la misión de marcar la línea política en el conjunto del MLNV, ha habido nuevas formulaciones en la línea seguida por este Movimiento, siendo representativa la definición que el colectivo J. Agirre hace de la contradicción principal en nuestros días. (Egin, 1992/02/18.)
Caballero Fernández, Carles, (UPV/EHU) “Renovación de la teoría y práctica revolucionaria del MLNV en la crisis del marxismo. Orígenes de la socialización del conflicto y la Kale Borroka (1990-1998)”. XVI Congreso de la Asociación de Historia Contemporánea (Universidad de la Rioja, 03/08/3023).












