Alain Badiou Gilles Haéri-rekin
Flammarion argitaletxearen aurkezpena
“Iruditzen dugun ariketa eskergabea edo hutsala izatetik urrun, matematika benetako bizitzarako biderik laburrena izan daiteke, hala denean, zoriontasun paregabeak bideratzen duena”.
Matematika eta filosofia jatorritik lotuta badira, gaur egun gero eta deskonbinatuagoak daude. Hara Alain Badiou oraindik ere txunditzen duena, biak ala biak serio hartzen dituen filosofo garaikide bakanetakoa.
Elkarrizketa honetan matematika zer den inguruan oso sarrera eskuragarria eta gida ordezkaezina eskaintzen digu, iritzi nagusietatik alde egiteko eta egietara, edo balio erabatekoa duen giza-esperientzia batera, sarbidea ahalbidetuz.
Horretan, matematika “egiazko bizitzaren” eskola dela agerikoa da, guztiori benetan dagokiguna.
Alain Badiou idazlea, filosofoa eta École Normale Supérieure-ko irakasle emeritua da, mundu osoan itzultzen eta ikasten dena.
Gilles Haéri editorea, Centrale Paris ikastetxeko ikasle ohia eta filosofiako irakaslea elkartua da.
Matematikaren gorazarrea
AURKIBIDEA
Sarrera
I – Matematika gorde behar dugu
II – Filosofia eta matematika edo bikote zahar baten istorioa
III – Zertan datza matematika?
IV – Matematikak lagundutako metafisika saiakera
V – Matematikak ekartzen al du zoriontasuna?
Ondorioa
SARRERA
Duela urte asko — apur bat Izatea eta Gertakizuna (L’être et l’événement ,1988) nire lehen “bagadura” filosofikoa baino lehenago eta beste apur bat geroago— filosofiaren baldintzak delako nozioa aurkeztu nuen, segituan aipatiko ditudanak. Asmoa, hain justu, gizateriaren benetako sormengintza motak eta gaitasunak izendatzea zen, eta filosofiaren existentzia horien menpe dagoela azpimarratzea. Bistan da, hain zuzen ere, filosofia Grezian jaio zela, herrialde horretan K.a. V. mendetik aurrera gutxienez, proposamen guztiz berriak egon zirelako matematikaren arloan (geometria deduktiboa eta aritmetika), jarduera artistikoan (eskultura humanizatua, pintura, dantza, musika, tragedia eta komedia), politikan (demokraziaren asmakuntza) eta pasioaren eremuan (maitasun harremanak, poesia lirikoa…).
Horregatik proposatu nuen filosofia “egia” multzo batean berritasunak sortzen direnean soilik zabaltzen dela eta egia horiek (‘egiak’ arrazoi filosofikoengatik ematen diedan izena da) lau mota ezberdinetakoak direla: zientzia, artea, politika eta maitasuna. Horregatik onartu nuen Nicolas Truong-ek Avignonen berarekin elkarrizketarako gonbidapenari, Maitasunaren Gorazarrea ardatz (Eloge de l’amour, 2011) eta gero, berdin, Antzerkiaren Gorazarrea gai (Éloge du théâtre, 2016). Orain, gauza bera gertatzen da Gilles Haériren proposamenarekin, Matematiken gorazarrea (Éloge des mathématiques, 2015): elkarrizketa bat, Lyonen, Villa Gillet topaguneen testuinguruan, matematikaren gorazarrea ardatz. Lehenengo bi elkarrizketatik Flammarionen “Café Voltaire” bildumako liburuak sortu ziren. Berdin gertatzen da lan honen gaia den hirugarrenarekin. Politikaren gorazarrea geratzen zait eta horretaz ere banabil.
Itzulpenaren oinarria:
Alain Badiou
avec Gilles Haéri
ÉLOGE DES MATHÉMATIQUES
Champs essais
© Flammarion, 2015, 2017
IGM – 2025/10

