Maitasunaren gorazarrea: -V- Maitasuna eta politika

Bi, Erlijioa, Jelosia, Kolektiboa, Komunismoa, Konpromisoa, Maitasuna, Politika

Hau Alain Badiouren “Maitasunaren gorazarrea” itzulpenaren 5. kapitulua da. Aurkezpena eta Sarrera sailean liburuaren aurkibidea eta ideia ardaztzaileak azaltzen dira. 1. kapituluan, “Maitasuna mehatxu pean”, Badiouren erdiko gaia maitasuna berriz asmatu behar dela da. 2.kapituluan, “Filosofoak eta Maitasuna”, filosofiak maitasunaren gaiarekin izan duten harreman kontrajarriez hitzegiten digu Badiouk. 3. Kapituluan , “Maitasunaren eraikuntza”, Badiouk maitasuna eta gertakizuna bateratzen ditu eta 4. kapituluan “Maitasunaren egia”, maitasuna gertakizuna izanik, ‘egiaren prozedura’ ere badela dio eta, hortaz, prozesuan baieztatzen dela. 5. kapitulu honetan, “Maitasuna eta politika” , Badiouk maitasunaren eta politikaren arteko harremanak aztertzen ditu eta bereizketa nagusia zera da: Politika kolektiboaren inguruan ardazten den bitartean maiatasuna Bi-aren inguruan da. Beraz maitasuna eta politika ezin dira besterik gabe nahastu. Ezin da maitasunaren politikarik egon politika, izan ere, maite ez dugun jendearekin borroka delako. Benetako politikak benetako etsaia identifikatu behar du. Baina maitatzeko ez dago etsaien edo arerioen beharrik. Horrek ez du esan nahi maitasuna oso prozesu bortitza eta mingarria izan ez daitekeenik. Baina maitasunaren benetako arriskuak ez dira kanpoko etsaiak, bi maitaleen arteko funtsezko desberdintasunetik sor daitezkeen barne-gatazkak baizik. Bestela esanda, maitasuna ez da bakearen sinonimo, Berekoikeria (identitatea) eta jelosia (bestearen bestea) maitasunaren benetako etsaia izanik. Badiouk, gero, maitasuna eta erligioaren zein komunismoaren arteko harremana aztertzen du “anaitasuna” esanahiari buruzko eztabaida ardatz. Erligioaren maitasunaren eta anaitasunaren ikusmen transzendenteak baino, Badiourentzat, maitasuna immanentea da, Maitasuna hemen eta orain gure munduan egotea errotik aldatzen duen zerbait da. Ez mundua gainditzera eramaten gaituen zerbait. Zentzu horretan, komunismoa, benetako politika kolektibo modu gisa, ez dago berehala maitasunarekin lotuta, baina bai zabaltzen ditu maitasunerako aukera berriak. Batzuetan, maitasunaren aldeko borrokak eta askatasunaren, berdintasunaren eta abarraren aldeko borrokak aldi berean gertatzen dira. Bai politikan eta bai maitasunean badago konpromiso moduko bat, amore eman behar ez duguna.

 

-V- MAITASUNA ETA POLITIKA

 

Zein da politikaren eta maitasunaren arteko harremana? Politikan ere gertakizunak, deklarazioak eta fideltasunak daudela ote da?

Nire ustez politika egiaren prozedura bat da, baina kolektiboan oinarritzen dena. Esan nahi dut, ekintza politikoak kolektiboak lortzeko gai denaren egia probatzen du. Adibidez, berdintasuna bereganatu al dezake kolektibo honek? Integratu al dezake heterogeneoa dena? Onar al dezake mundu bakarra dagoela? Horrelako gauzak. Politikaren funtsa galdera honetan laburtu daiteke: zertarako dira norbanakoak gai elkartu, antolatu, pentsatu eta erabakiak hartzen dituztenean? Maitasunean, gakoa bi pertsonen ezberdintasuna kudeatu eta sormen bihurtzeko gaiaren inguruan da. Politikan, jende ugarik, jende masa batek, zehazkiago, berdintasuna sortzeko gauza den jakitea da. Eta maitasunean mailan familia existitzen den bezala maitasunaren eragina sozializatzeko, politikaren mailan Estatuaren boterea existitzen da politikan ilusioa eta entusiasmoa erreprimitzeko. Harreman arantzatsu berdina dago politikan eta maitasunean: politikan boterearen auziaren bidez pentsatzeko modu praktiko eta kolektibo gisa ulertuta, Estatua da kudeaketaren eta erregulazioaren tresna; eta maitasunaren auzia dela eta, Bi-aren neurrigabeko asmakizun berriaren parean, familia da jabetzaren eta egoismoaren oinarrizko unitatea. Funtsean, “estatua” hitzarekin jolasten baduzu, familia maitasunaren estatu gisa defini daiteke. Adibidez, masa mugimendu politiko batean parte hartzen duzunean, tentsio oso nabarmena bizitzen da. “zertarako da gai kolektiboa” galderaren eta Estatuaren boterea eta agintearen artean. Ondorioa da Estatua itxaropen politikoari traizioa dela ia beti… Beraz familia beti dela maitasunaren traizioa baieztatu behar da orain? Argi dago galdera egin, egin behar dela.Eta nik ikusten dudan moduan, puntuz puntu bakarrik eragiten du, edo erabakiz erabakiz. Hor dago asmakizun sexualaren puntua, haurrena, lanarena, lagunena, gauak, oporrak eta dena delakoa. Eta puntu horiek guztiak maitasun-deklarazio edo adierazpenaren eskumenera mugatzea ez da gauza erraza. Politikan, berdin, estatu boterearen puntuak daude, mugak, legeak eta poliziak, eta inoiz ez da erraza marko politiko ireki, berdinzale eta iraultzaile batean mantentzea. Bi kasuetan puntuz puntuzko prozesuak ditugu eta nire lagun erlijiosoaren aurkako argudioaren oinarria dira. Ez nahastu esperientzia azken helburuarekin. Seguruenik, politika ezin da inoiz gauzatu estaturik gabe, baina horrek ez du esan nahi boterea politikaren helburua denik. Bere helburua kolektiboa zertarako den gai deskubritzea da, ez boterea bera. Era berean, maitasunean helburua mundua desberdintasunaren ikuspuntutik esperimentatzea da, puntuz puntu, eta ez espeziearen ugalketa bermatzea, besterik ez. Moralista eszeptiko batek bere ezkortasunaren justifikazioa aurkituko du familian, azken batean, maitasuna espeziearen ugalketa bermatzeko eta pribilegioak oinordetzan bermatzeko duen trikimailua besterik ez dela froga gisa. Baina ez dut proposamen hori onartuko. Ezta nire adiskide Bennaroch-en iritzia ere, maitasuna Bia-ren boterearen sorkuntza zoragarria dela, Bat-a den Erregearen aurrean belaunikatzeko behartuta egon arren.

Zergatik, orduan, ezin duzu “maitasunaren politika” bat planteatu, Jacques Derridak “adiskidetasunaren politika” adierazi zuen erara?*

Ez dut uste maitasuna eta politika nahas daitezkeenik. Nire ustez, “maitasunaren politika” zentzurik gabeko esamoldea da. Uste dut “Elkar maitatu” esaten hasten zarenean, horrek etika moduko bat ekar dezakeela, baina ez politika, inolaz ere. Batez ere politikan inork maite ez duen jendea dagoelako… Hori ukaezina da. Inork ezin du espero guk haiek maitatzea.

Beraz, maitasuna ez bezala, politika etsaien arteko konfrontazioa da?

Ba horrelako zerbait. ikus, maitasunean dagoena bi gizabanakoen arteko erabateko ezberdintasuna da, izan ere, imajina daitekeen desberdintasun handienetako bat, desberdintasun infinitua dela kontuan hartuta, eta, hala eta guztiz ere, topaketa batek, deklarazio batek eta fideltasunak existentzia sortzailea gauzatu dezakete. Politikan, aldiz, ezin da horrelakorik gertatu eta oinarrizko kontraesanei dagokienez, ondorioz, argi eta garbi izendatutako etsaiak daudela. Pentsamendu politikoan gai nagusia etsaien auzia da eta gaur egun oso zaila da gai horri aurre egitea, neurri handi batean daukagun marko demokratikoagatik. Kontua da: existitzen al dira etsaiak? Eta horrekin esan nahi dut, benetako etsaiak. Benetako etsaia ez baita aldian-aldian boterea hartzen duen norbait hori, jende askok bozkatu duelako erresignazioz onartzen duzuna. Hori Estatu buru gisa ikusteak gogaitzen zaituen pertsona da, haren aurkaria nahiago zenukeelako. Eta zure txanda itxarongo duzu, bost edo hamar urte edo gehiago. Baina etsaia beste zerbait da: zuregan eragin zuzena duen ezertan erabakiak hartzea onartuko ez duzun gizabanakoa da.

Beraz, benetako etsaiak existitzen al dira ala ez? Hori izan behar da gure abiapuntua?

Politikan oso gai garrantzitsua da, azkarregi alde batera uzten duguna. Etsaien arazoa guztiz arrotza da maitasunaren auziarekiko. Maitasunean oztopoak aurki ditzakezu, drama immanenteeak…,baina etsairik ez dago.

Batek aurka egin dezake: eta zer gertatzen da nire arerioarekin? Nire maiteak ni baino nahiago duen pertsona horrekin?

Beno, hori guztiz bestelako kontua da. Politikan, etsaien aurkako borrokak osatzen du ekintza. Etsaia politikaren esentziaren parte da. Benetako politikak bere benetako etsaia identifikatzen du. Maitasunean, aldiz, arerioa erabat kanpo geratzen da, ez da maitasunaren definizioaren parte. Puntu honetan ez nago guztiz ados jeloskortasuna maitasunaren osagaia dela uste dutenekin. Azken ikuspuntu honen ordezkaririk bikainena Proust da, zeinarentzat jelosia subjektibotasun amodiozkoaren eduki erreal, bizi eta deabruzkoa baita. Nire ustez, hau moralista eszeptikoen tesiaren aldaera bat besterik ez da. Jeloskortasuna maitasunaz elikatzen den parasito faltsu bat da eta ez du batere laguntzen hura definitzen. Maitasun bakoitzak kanpoko arerio bat identifikatu behar duela bere burua deklaratu aurretik, hasi baino lehen? Inola ere ez! Alderantziz gertatzen da: maitasunaren zailtasun immanenteak, Bi eszenaren arteko kontraesanak hirugarren baten inguruan, arerio irudikatu edo erreal baten inguruan, kristaliza daitezke. Maitasunaren zailtasunak ez dira identifikatutako etsai baten existentziatik sortzen. Prozesuaren barnekoak dira: desberdintasunaren jolas sortzailea. Berekoikeria, ez arerioa, da maitasunaren etsaia. Zera esan daiteke: maitasunaren etsai nagusia, garaitu behar dudana, ez da bestea, ni neu naiz, identitatea desberdintasuna baino nahiago duen “ni” hori, bere mundua inposatzea nahiago duena, mundua desberdintasunaren iragazkiaren bidez berreraikitzea baino.

Maitasuna gerra ere izan daiteke…

Kontuan izan behar dugu, egiaren aldeko prozesu asko bezala, maitasunaren prozesua ez dela beti baketsua. Eztabaida bortitzak, benetako larritasuna eta bereizketa gaindigarriak ala ez ekar ditzake. Aitortu beharko genuke gizabanako baten bizitza subjektiboko esperientzia mingarrienetako bat dela! Horregatik, batzuek euren “aseguru integrala”-ren propaganda sustatzen dute. Lehen aipatu dut jendea maitasunarengatik hiltzen dela. Badira maitasunak eragindako hilketak eta suizidioak. Izan ere, bere mailan, maitasuna ez da zertan politika iraultzailea baino baketsuagoa. Egia bat ez da arrosa lorategi batean eraikitzen den zerbait. Inoiz ez! Maitasunak bere kontraesanen eta indarkeriaren agenda du. Baina aldea da politikan benetan gure etsaiekin ihardun edo engaiatu behar dugula, maitasunean, berriz, dena dramático buruz den bitartean, drama inmanenteak, barne-dramas etab baina benetan inolako etsaiak definitzen ez dituztenak, nahiz eta batzuetan identitatearen bultzada gatazkan jartzen baita diferentziaren kontra. Amodiozko dramak identitatearen eta diferentziaren arteko gatazkaren esperientziarik zorrotzena dira.

Hala eta guztiz ere, ez al da posible maitasuna eta politika elkartzea horregatik maitasunaren politikaren moralizazioan erori gabe?

Maila formal hutsean maitasunaren barnean dauden dialektikarekin aldera daitezkeen bi nozio politiko edo filosofiko-politiko daude. Lehenik eta behin, “komunismo” hitzak kolektiboa desberdintasun extra-politiko guztiak integratzeko gai dela dioen ideia hau biltzen du. Jendeari ez zaio eragotzi behar komunista moduko prozesu politiko batean parte hartzea hau edo hura izateagatik, edo hemen jaio edo beste nonbaitetik etortzeagatik, edo halako hizkuntza bat hitz egiten duelako, edo halako edo honelako kulturaz moldatua izanagatik, identitateak, berez, maitasunari sortzeko oztopoak ezartzen ezin dion bezala, era berean. Marxek esan zuen bezala, etsaiarekiko desberdintasun politikoa “adiskideezintasuna” edo “errekontziliaezintasuna” da bakarrik. Eta horrek ez du baliokiderik maitasun prozesuan. Eta gero “anaitasuna” hitza dago. “Anaitasuna” da errepublikanoen leloko hiru terminoetatik opakoena. “Askatasunaz” eztabaida dezakegu, baina badakigu zertaz ari garen. “Berdintasuna” zer denaren definizio nahiko zehatza eman dezakegu. Baina zer arraio da “anaitasuna”? Zalantzarik gabe, desberdintasunen gaiarekin lotuta dago, prozesu politikoaren baitan desberdintasun hauen ko-presentzia adiskidetsuarena, etsaiarekiko ezinbesteko muga konfrontazioa izanik. Baina hori internazionalismoak babes dezakeen ideia da, izan ere, kolektiboak berdintasuna aintzat benetan hartzen badu, horrek dibergentziarik zabalenak ere integratu daitezkeela esan nahi baitu, identitatearen boterea asko mugatuz.

Gure elkarrizketaren hasieran, kristautasuna “maitasunaren erlijioa” dela aipatu duzu. Zentratu gaitezen orain ideologia handien barneko maitasunaren kontuetan. Zure ustez, nola lortu zuen kristautasunak maitasunak duen botere aparta harrapatzea?

Alde horretatik, uste dut judaismoak nahiko prestatu zuela kristautasunaren bidea. Itun Zaharrean maitasunaren presentzia esanguratsua da, bai preskripzio aldetik, bai deskribapen aldetik. Inportantzia teologikoa edozein dela ere, Kantuen Kantua den maitasun-kantua inoiz idatzi den maitasunaren ospakizun indartsuenetakoa da. Kristautasuna bera da maitasunaren intentsitatea unibertsalaren kontzepzio transzendental baterako erabileraren adibiderik ederrena. Kristautasunak dio: elkar maite baduzue, komunitate maitagarri hori guztia jainkozko transzendentzia bera den maitasun ororen azken iturrira hurbilduko da. Maitasunaren esperientziaren, bestearen bizipenaren, bestearekiko altxatutako begiradaren onartzeak Jainkoari zor diogun maitasuna eta Jainkoak ekartzen digun maitasun goren horri laguntzen dioen ideia aurkezten du. Eta, noski, hori kolpe jeniala da! Kristautasunak lortu du bere Elizaren izenean –estatuaren parekoa– maitasunak ahalbidetu dion botere hori harrapatzea zer eta, adibidez, sufrimendua onargarria bilakaraziz komunitatearen interes gorenen izenean eta ez norbanakoaren izenean soilik. Kristautasunak ezin hobeto ulertu zuen maitasunaren itxurazko kontingentzian badela kontingentzia horretara murriztu ezin daitekeen elementu bat. Baina berehala igo zuen transzendentziaren mailara, eta hori da arazoaren erroa. Amodioaren elementu unibertsal hori nik inmanentetzat aitortzen baitut. Baina kristautasunak nolabait goratzea lortu du eta botere transzendente batera bideratzea. Platonengan jadanik neurri batean presente zegoen ideal bat da, Ongiaren ideiaren bidez. Maitasunaren boterearen lehen manipulazio bikaina da eta orain lurrera berrekarri behar duguna. Esan nahi dut maitasunak benetan botere unibertsala duela frogatu behar dugu, baina desberdintasunaren esperientzia positiboa, sortzailea eta baiegarriaz gozatzeko ematen zaigun aukera besterik ez dela aitortuz. Beraz, ‘Bestea’, dudarik gabe, baina “Beste Ahalguztiduna” gabe, transzendentziaren “Beste Handia” gabe. Azken finean, erlijioek ez dute maitasunaz hitz egiten intentsitate-iturri gisa soilik interesatzen zaielako, maitasunak bakarrik sor dezakeen egoera subjektiboan intentsitate hori federantz eta Elizarantz bideratzeko baizik, eta estatu subjektibo hori Jainkoaren subiranotasuna onartzera bultzatzeko. Eta emaitza nagusia da kristautasunak maitasun deboto, pasibo eta geroratua ordezkatzen duela hemen goraipatzen dudan maitasun borrokalariaren ordez, puntuz puntu irabazitako mundu berri baten jaiotza bereiziaren sorkuntza lurtarra eta zoriontsuarena. Belaunikatutako maitasuna ez da batere maitasuna niri dagokidanez, nahiz eta maitasunak batzuetan maite dugunaren aurrean belauniko amore ematera bultzatzen gaituen grina pizten duen.

Antoine Vitezekin lan egin duzu, batez ere Paul Clauderen “Satinezko oinetakoa” (Le Soulier de satin) ekoizpen famatua prestatzen ari zenean. Kristautasunaz hain barneratua den “Eguerdiko atsedenaldia”-ren (“Partage de midi”) egilearen maitasunari buruzko gogoetak ba al du zer esanik gaur egun gehienetan jada kristaua ez den jendeari?

Claudel maitasunaren dramaturgo handia da. Satinezko oinetakoa eta Eguerdiko atsedenaldia gai honi eskainita daude erabat. Dena den, zer dago Claudelengan interesa gaitzakenik, orain, santuen jaunartzeak, egintza onei sariak edo ondorengo bizitzako salbamenak zuzenean hunkitzen ez gaituztenean? Eguerdiko atsedenaldia-ren amaierako esaldi hura bakarrik bururatzen zait: «Urruti, elkarri zama emateari utzi gabe ere, jasan beharko al dugu gure arimak liskarretan?». Claudel bereziki sentikorra da benetako maitasuna beti ezinezkoa gainditzen ari dela: : “Urruti, elkarri zama emateari utzi gabe ere…” Zorrotz esanda, maitasuna ez da aukera bat, ezinezkoa dirudien zerbait gainditzea baizik. Motiborik ez zuen zerbait existitzen da, inoiz aukera gisa eskaini ez zaizuna. Hori ere beste arrazoi bat da interneteko zita lekuen ingurukoek falazia hutsak diren. Eskaintzen diren aukera guztiak berrikusi eta onenak hartuko dituzula suposatzen du, maitasun segurua gozatzeko. Baina bizitza ez da horrela! Ez da itxuralariak ilaran jartzen diren istorioen modukoa. Maitasuna ezinezkoa gainditzen denean hasten da, eta emakume debekatuaren gaiarekin Claudel ezinezkoaren poeta handia da, Aldi berean, Claudel-en, dadoak beti apur bat kargatuta daude, ezinezkoa dena erlatiboa baita lurrekoa delako. Uste dut bat baino bi “Bi-ren eszena(toki)” dituela. Lehena, lurrean maitasunaren ezintasunaren esperientzia da. Bigarrena, Bi-ak fedearen unibertsoan adiskidetzen direnean. Liluragarria da lehen eszenaren indarra bigarrena aberasteko erabiltzen dituen mekanismo poetiko bikainak jarraitzea. Horixe da kristautasuna. Maitasunaren lurreko boterearen bidez sustatzen du burua ondorengoa esanez: “Bai, gauza batzuk ezinezkoak dira guztiz indartsuak izan arren, baina ez kezkatu, hemen behean ezinezkoa dena ez baita zertan hala izango ondorengo bizitzan”. Propaganda oso oinarrizkoa baina oso indartsua.

Maitasuna lurrera eramateko nahi hori, transzendentziatik immanentziara pasatzea, alegia, funtsezkoa zen komunismo historikoan. Hipotesi komunista berraktibatzea maitasuna berriro asmatzeko modua izan al daiteke?

Lehen aipatu dut zer iruditzen zaidan “maitasun” hitzaren erabilera politiko horiek, eta erlijio erabilerak bezain oker daudela. Dena den, hemen ere, nabarmenki, maitasunaren indarraz jabetzen ari den indar transzendente baten aurrean gaude. Baina orain ez da Jainkoa Alderdia baizik, eta Alderdiaren bitartez, bere buruzagi gorena. “Nortasunaren kultua” esamoldeak laburbiltzen du pertsonaia politiko bati maitasunaren transferentzia kolektibo mota hori. Eta olerkariek bat egin dute: ikus Eluard-ek Stalineri egindako kantuak, Aragoiren ereserkiak Maurice Thorez-en bere gaixotasunaren ostean Frantziara itzultzeari… Are interesgarriagoa iruditzen zait Alderdiaren kultua denean. Hor, berriz, Aragoi sintomatikoa da: “Nire Alderdiak Frantziako koloreak itzuli zizkidan”, etab. Berehala ikusten dugu maitasunaren modulatzea, Alderdiari edo bere maitaleari, Elsa Triolet, idatzita hitzak oso antzekoak dira. Erakargarria da ikustea nola pentsa zezakeen alderdia langile eta herri-klaseen emantzipaziorako tresna iragankor bat besterik ez zela ikustetik horrela fetitxe bihurtzea zegoenik. Baina ez dut horretaz inolaz ere barre egin nahi: jarraitu ezin dugun grina politikoaren garaia izan zen, orain kritikoki ikusi behar duguna, baina bizia izan zen eta bere fidelak milioika zenbatu zituen. Esan behar duguna, maitasuna gure gaia denez, maitasuna eta grina politikoa ez direla inoiz nahastu behar da. Politikak aurre egiten dion arazoa gorrotoaren kontrola da, ez maitasunaren kontrola. Eta gorrotoa etsaien arazo ia ezinbestekoan planteatzen den grina da. Beste era batera esanda, politikan, etsaiak dauden tokian, Erakundearen eginkizun bat, edozein izanda ere, gorrotoaren ondorioak kontrolatzea da, baita suntsitzea ere. Horrek ez du esan nahi “maitasuna predikatu behar duenik”, baina aurrean duen erronka intelektual nagusi bat etsai politikoaren definizio mugatuena eta zehatzena ematea da; ez, joandako ia ia mende osoan zehar gertatu zen bezala, imajina daitekeen definiziorik lausoena eta zabalena eman zela.

Beraz, hobe al litzateke maitasuna politikatik bereiztea?

Pentsamendu garaikidearen zati handi batek gaizki bildutakoa bereizten ahalegintzen da. Etsaiaren definizioa kontrolatu, mugatu, gutxienera murriztu behar den era berean, maitasuna, desberdintasunaren edo diferentziaren inguruko egiaren bila abentura berezi gisa, politikatik zorrozki bereizi behar da. Hipotesi komunistaz hitz egiten dudanean, besterik gabe, iradoki nahi dut emantzipazio-politikaren etorkizuneko formak ideia komunistaren berpizkunde batean inskribatu behar direla, berrespen batean, jabetza pribatuaren zikinkeriari amore ematen ez dion mundu baten ideian. elkartze askearen eta berdintasunaren munduan.

Horretarako, tresna filosofiko berriak eta esperientzia politiko lokalizatu ugari erabili ditzakegu, non pentsamendu berritzailea izan den. Marku horretan errazagoa izango da maitasuna berriro asmatzea kapitalismo frenetikoaz inguratuta egonda baino, egon, ziur egon gaitezkeelako desinteresaturik dagoen ezer ezin dela sortu halako zorabioaren barnean. Eta maitasuna, egia bilatzeko edozein prozesu bezala, funtsean desinteresatua da: bere balioa bere baitan dago eta inplikatutako bi gizabanakoen berehalako interesetatik haratago doa. “Komunismo” hitzaren esanahia ez dago berehala maitasunarenarekin lotuta. Hala ere, komunismo hitzak maitasunerako aukera berriak dakartza.

Politika komunista baten baitan maitasunaren aukeren beste dimentsio posible bat dago. Greba eta bestelako mugimendu sozialen atzealdean eraikitako maitasun istorioak dira. Askotan azpimarratzen duzu dimentsio hori, maitasunaren transgresioari momentuko transgresio politikoarekin aliatzeko aukera ematen baitu. Zein da maitasun horien berezitasuna borrokan?

Bereziki sentikorra naiz gauzen alderdi honekin, eleberrigile eta dramaturgo gisa idatzitako zati handi bat gaiari eskaini diodalako. Nire “Zapi gorria” (Echarpe rouge) antzezlanean, istorioa, batez ere, anaia eta arreba biren maitasun urruneko buruzkoa da askapen-gerrak, grebak, elkarretaratzeak… moduko mugimendu politiko erraldoien enkarnazio guztietan. Hugoren Les Misérables-en egitura formalari jarraitzen diona nire (Calme bloc ici-bas) eleberriko fresko iraultzailean hauexek dira parte hartzen dituztenak eta gaiak: Ahmed Aazami langile xiita terrorista batekin, Elisabeth Cathely, maitemintzen da eta, gero, Simon, Elisabeth-en semea, Ahmedek terroristaren erahiltzearen ondoren adoptatutako duena, Claude Ogasawara poetarekin maiteminduko da, erreakzionario nagusi baten alaba ere batena. Kasu hauetan guztietan, nire asmoa ez da maitasunaren eta konpromiso iraultzailearen arteko antzekotasuna nabarmentzea, esperientzia indibidual intimoenean bizitza Ideia partikular batekin ehuneko ehun konprometituta dagoenean hartzen duen intentsitatearen eta maitasunean diferentziarekin borrokak sortzen duen intentsitate kualitatiboki ezberdinaren artean sortzen den erresonantzia sekretu bat azpimarratzea baizik.

Tonu eta bolumen guztiz desberdinak dituzten bi musika-tresna bezala da, baina misteriotsuki bat datozenak musikari handi batek obra berean elkartzen dituenean. Eta hemen errebelazio kualifikatu bat egin nahiko nuke. Aipatu bi lan hauetan 68ko maiatza eta laurogeiko hamarkadaren arteko “urte gorri”-etako nire bizitzaren balantzea jasotzen dut. Horixe izan zen garaia noiz erabat leial mantendu naizen uste politikoa garatu nuen, eta zeinarenrzat “komunismoa” baita izen posible bat. Baina gero, era berean, nire etorkizuneko bizitza egituratu nuen, oro har, behin betikoak ziren maitasun prozesuen inguruan. Gerora etorritakoa, ordena berekoa dena, inspirazio horrek eta bere izaera iraunkorrak argitu izan du. Bereziki, lehen aipatu dudan bezala, maitasunean eta politikan konbikzioa, inoiz inork uko egin behar dion zerbait dena. Hura izan baitzen, benetan, politikaren eta maitasunaren artean, nire bizitzak bere harmonia ziurtatuko zuen musika-akordea aurkitu nuen unea.

*Adiskidetasunaren politika, Jacques Derrida, itzul. George Collins (Verso, ​​2005). Ikus, halaber, Friendship, Giorgio Agamben, itzul. David Kishik eta Stefan Pedatella, “Zer da aparatua?” eta beste saiakera batzuk (Stanford University Press, 2009) eta egile berarenak, L’Ombre de l’amour. Le concept d’amour chez Heidegger, Payot & Rivages, 2003.
Share This