Maitasunaren gorazarrea: aurkezpena eta sarrera

Filosofia, Gorazarrea, Maitasuna

“Maitasunaren gorazarrea” liburu oso laburra da eta Alain Badiouren pentsaeraren oinarri batzuez jabetzeko ere balio du.

Liburua Badiou-ri egindako elkarrizketa batetik sortzen da. Maitasuna, Badiourentzat, ezinbestekoa da filosofiarako. Izan ere, filosofiaren lau baldintzetako bat da bere sisteman, artea, zientzia eta politikarekin batera.

Arthur Rimbaud poeta madarikatuaren aipamen bat ondoren (“Badakigunez, maitasuna berriro asmatu behar da”, Denboraldi bat infernuan – Aluzinazioak), aurkibideak liburuaren edukiak sei atal nagusi gehi sarrera eta amaiera aurkezten ditu, hemen banan-banan eta poliki-poliki itzuliko direnak liburua bera oso/atu arte:

Sarrera
I Maitasuna Mehatxupean
II Filosofoak eta Maitasuna
III Maitasunaren Eraikuntza
IV Maitasunaren Egia
V Maitasuna eta Politika
VI Maitasuna eta Artea
Laburbilduz

Datorren “Sarrera” sailan, Badiouk liburuaren ideia nola sortu zen argitzen digu eta arestian aipatutakoarekin lotuta, maitasuna filosofiaren baldintza denez, Badiouk digu filosofoa maitalea izan behar duela, artista, zientzialaria eta aktibista izatearekin batera.

***

 

SARRERA

 

Filosofo batek ez du inoiz ahaztu behar bizitzako hainbat egoera ez direla beste inorengandik desberdinak. Ahazten badu, antzerki tradizioak, bereziki komediak, hori modu zakarrean gogoraraziko dio. Bada, azken finean, agertokiko pertsonaia bat, maitemindutako filosofoa, alegia, zeinaren jakinduria estoikoa eta pasioarekiko mesfidantza ongi entsegutua bere osotasunean lurruntzen diren emakume eder, liluragarri bat gelara sartu eta betiko lehertzen duen momentuan.

Aspaldi konturatu nintzen honetaz eta sarritan iradokitzen dut filosofo batek (eta izen neutro honek berez gizonezko eta emakumezkoen barietateak barne hartzen ditu) zientzialari bikaina, poeta amateurra eta aktibista politikoa izan behar duen moduan, era berean, onartu behar duela pentsamenduaren eremua ez dela inoiz maitasunaren eraso biolentotik itxita. Filosofiak bi generoetako praktikatzaileei aditu, artista, aktibista eta maitale rolak bere gain hartzea eskatzen die — Filosofiaren lau baldintza gisa izendatu ditudanak.

Horregatik berehala onartu nuen Nicolas Truong-ek Avignongo jaialdian antolatzen duen “Ideien Antzerkia” zikloan berarekin solasaldi batera gonbitatu ninduenean. Antzerkia, jendetza, elkarrizketa, maitasuna eta filosofiaren koktel goxoa izango zela zirudien. Gainera, 2008ko uztailaren 14an ospatuko zen eta maitasuna ospatzeko ideiak hunkitu ninduen, mugak eta status sozialak gainditzen dituen energia kosmopolita, subertsiboa eta sexuala, Frantziako Armadari, Nazioari eta Estatuari eskainitako egunean.

Eta orain, jo dezagun apur bat autobonboa: Nicolasek galderak egin zituen eta nik maitasunaren filosofo baten paper anbiguoa hartu nuen, ondo aritu ginen elkarrekin eta saioak arrakasta izan zuen. Dudarik gabe: arrakastatsua izan zen, guztiz.

Irakurtzen ari zaren testua egunean esan genuenaren lanketa bat da. Berezko erritmoa, argitasuna eta energia mantentzen ditu, baina biribilagoa eta zorrotzagoa da. Uste dut, hasieratik amaierara, esan zena esaten duela: maitasunaren gorazarrea da filosofo batek pentsatua aipatzen dudan Platonen erara: “Maitasuna abiapuntutzat hartzen ez duenak ez du inoiz filosofiaren izaera ulertuko”. Beraz, hemen duzu Alain Badiou, filosofo maitalea, Nicolas Truong galdetzaile jakintsu, filosofo eta, noski, maitalearekin liskarrean.

Alain Badiou, Nicolas Truong (Eloge de l’amour, Flammarion, 2006)
Maitasunaen gorazarrea: “Sarrera” (Itzul., IG)

Share This