LABURPENA
Idazlan honetan Alain Badiouren pentsamendu politikoaren oinarriak azaltzen dira. Lehen zatian, filosofo frantsesaren politikaren ikusmoldera hurbilpen bat egin ostean, Badiouren komunismoa ulertzeko hiru modu nagusiak azaldu eta aztertuko dira, komunismo generikoaren eta hipotesi zein ideia komunistaren izenpean kontzeptualizatzen direnak. Bigarren zatian, aipaturiko porrot edo huts egite zentzuari erreparatuko diogu, komunismoaren hipotesiaren garapenean zenbait momentu historiko kontuan hartuz (Parisko Komuna, Txinako Kultur Iraultza eta 68ko Maiatza); eta, bidenabar, boterearen inguruko eztabaidan ere ipiniko dugu arreta. Ondorioetan, azkenik, Badiouren pentsamenduak gaur egun duen garrantzia azpimarratuko dugu, eta emantzipazio politika berri bat pentsatzeko eta praktikan jartzeko bere gida- lerroak azaltzen saiatuko gara, baina, modu berean, bere pentsamenduari egiten zaizkion zenbait kritika ere aipatuz.
Ekaitz Sirvent Auzmendi
2019ko maiatzaren 10ean
Mont-de-Marsango espetxean

