Estaldura prozeduraz

Eraikigarria-Ezeraikigarria, Estaldura prozedura, Estaltze operazioa, Finitua-infinitua, Lengoaia, Posiblea-inposiblea

Azpian aurkituko duzuen pdf dokumentua Alain Badiouren 2016ko otailaren 15ean emandako mintegiaren itzulpena da. Mintegia L’immanence de verites (“Egien immanentzia”) liburuaren aurkezteko zenbait astetan luzatu ziren hitzaldien testuinguruan kokatzen da — L’Etre et l’evenement (“Izatea eta gertakizuna”) eta Logiques de Mondes (“Munduen logikak”) liburuekin batera Badiouren filosofian sakontzeko hiruko oinarrizkoa osatzen duena, aurretik idatzitako Theorie du sujet (Subjektuaren teoria) liburuarekin batera.

2016-17 urteetako mintegi guzien transkripzioak frantsesez eskuratu, eta, irakurri edo gainetik begiratu nahiez gero sakatu hemen. Itzulpen honetan transkripzio horietako testu egokiaz baliatu gara, ingelerazko beste itzulpen baten laguntzarekin batera, Timothy Lavenz-ek egina, Ikus hemen

Mintegiaren gai nagusia estaldura prozedurari edo estaltze operazioari (‘recouvrement’, ‘covering’) eskainitakoa da, bere garrantziagatik itzuli duguna. Mintegian bertan Badiouk inbitapen zuzena luzatzen du estaldura adibideak gure kabuz aurkitzera eta zalantzarik ez dago estaldura prozedura edo estaltze operazio hauek nabariak (izan) direla euskal askapen nazional eta sozialaren agerpena eta garapenaren berritasuna desitxuratzeko eta ukatzeko orduan. Ikus adibide batzuk hemen eta hemen. Zer esanik ez, irakurleak beste adibide batzuk aurkitzeko eta arakatzeko libre dago nola politikaren halaxe maitasunaren, zientziaren eta artearen eremuetan ere.

Mintegia bera ordu bete eta erditik gorakoa da eta itzulpena luzea izanez gain bihurria ere dirudi, batez ere, multzo teoria matematikoaren zenbait azalpenetan sartzen denean…Harik eta, baina, poliki-poliki mezu orokorraren muina ulertzea ezin errazago bilakatzen den arte. Alegia, Badiouk hemen aztertzen duen dialektika (a) jada badagoenaren testuinguruan lengoaia nagusiaren babespe seguruaren bitartez finitua, posiblea eta eraiki(garri)a denaren eta (b) lengoaia nagusiaren murrizketak gaindituz ez dagoenaren infinitua, inposiblea eta oraindik ez-eraikiaren artekoa da.

Ondo asko dakigunez, EHko politikagintzaz ari gara, hemen, dagoenaren eta ez dagoenaren arteko dialektika horretan dagoen errealitatearen defendatzaileek ez dagoena ez dela existitzen azpimarratzen dute. Hala eta guztiz, izena duena omen den ala ez jakiteko:

Alain Badiouren mintegia frantsesez (1’40”)

Mintegiaren itzulpena euskaraz PDF formatuan

Share This