Antzerkiaren Gorazarrea – Aurkezpena

Antzerkia, Avignon jardunaldiak, Gorazarrea, Nicolas Truong

Antzerkiaren gorazarrea liburua (Eloge du théâtre, Flammarion, Paris: 2013), Maitasunaren gorazarrea (Flammarion, Paris: 2009) bezala, Alain Badiou eta Nicolas Truong-en arteko elkarrizketa publiko batetik sortu zen — 2012ko uztailaren 15ean eman zena, Avignoneko Jardunaldietan pentsamendu eta eztabaida filosofikorako Théâtre des Idées’ [‘Ideien Antzerkia] delakoaren 7.zikloaren barruan.

Liburuak, horrela, elkarrizketa informal baten erritmo bihurriari jarraitzen dio eta irakurleentzat oso hurbila suertatuko da. Baina, era berean, interes handikoa ere izango da:

  • Antzerkizaleentzat, antzerkigile gisa Badiouk bere ahaleginez jakinarazten digun neurrian L’incident d’Antioche, [1982] 1989 edo Ahmed Philosophe, 1997, moduko antsezlanez baliatuz.
  • Adituentzat, Badiouk antzerkiari buruz aurretik landurako teoria eta filosofia-lanekin batera, hala nola, Rhapsodie pour le théâtre, 1990, edo “7. Thèses sur le théâtre” in Petit Manuel d’inesthétique, 2013, ulertu eta antzeman daitekeen neurrian.

 

 

Edonola ere, Badiouk gure “gaur egungo, merkatura bideratutako kaos” egoeran Antzerkiaren beraren egoera orokorra aztertzen du, horretarako Bertolt Brecht edo Samuel Beckett bezalako autore kanonikoak azpimarratu beharrean, neurri handi batean y gaur egungo antsezkigileen, Jan Fabre, Brigitte Jacques eta Romeo Castellucci… inguruko gogoetak eginez.

Liburutxo betiere bikain hau, beraz, zenbait antzezlan desberdinen exegesi labur gisa irakur daitekeen arren, oro har, antzerkiaren egoera aztertzen duen neurrian, modu berdinaren irakur daiteke Badiouren pentsamenduaren luzapen gisa.

Beste ezer ez bada, horrela, Antzerkiaren gorazarreak Badiouren pentsamenduan antzerkiak duen garrantzia adierazten baitu — Antzerkia «arteen artean osatuena» da, eta “iparrorratza”, zeinarik gabe munduan nabigatzea ezinezkoa baita.

Liburuaren edukiak bost atalen zehar barreiatzen dira:

  1. Arriskuan dagoen arte baten defentsa
  2. Antzerkia eta filosofia: bikote zahar baten istorioa
  3. Dantza eta zinemaren artean
  4. Eszenatoki politikoak
  5. Ikuslearen lekua

Hemen BadiouaetaGu webgune honetan datorren hilabetetik aurrera hilero edo, banan-banan itzuliko direnak.

Gozatu

 

ig.

Share This