1917ko Errusiako Urriko Iraultzari buruz

Lenin, Modernitatea, Neolitoa, Parisko Komuna, Trotsky, Urriko Iraultza

Gaur egun ahaztuta dagoela dirudien gauza bat azpimarratu nahi dut, mundu mailan kapitalismoaren itxurazko garaipenaren ostean: 1917ko Errusiako Iraultza giza espeziearen historian aurrekaririk gabeko gertakizuna izan zen.

Zentzu horretan, komeni da gogoratzea gizateriaren historia labur samarra dela, gauza guztiak kontuan hartuta. 200.000 urte inguru ditu, hau da, dinosauroek gure planeta menderatu zuten milioika urteekin alderatuta, ez da asko. Sekuentzia labur honetan, esan dezakegu, funtsean, oinarrizko “iraultza” bakarra izan dela: Neolitoko iraultza. Iraultza honek ekarri zituen: tresna askoz eraginkorragoak, nekazaritza finkatua, lur-jabetzaren nozio egonkortua, zeramika, elikadura-soberakinaren aukera, klase agintari alfer baten existentzia ahalbidetuko zuena, ondoriozko estatuaren sorkuntzarekin batera, eta idazkera, dirua, zergak, ekipamendu militarraren perfekzioa (brontzeari esker), distantzia luzeko merkataritza… Hori guztia milurteko banaka batzuk dela gertatutako kontua da, eta oraindik hor gaude. Nahiz eta zientzia modernoak babestutako industria-ekoizpenak prozesu asko bizkortu dituen, kontua dirau gure mundua oraindik ere bata bestearekiko estatu arerioen mundua dela, gerren, finantza-oligarkia oso estu baten menperaketarena, nazioarteko merkataritzaren garrantzia erabakigarriarena, lehengaien harrapaketa militarizatuarena, ia guztiz behartuta dauden hainbat milioi pertsonaren masa erraldoien existentziaz eta eskualde guztietako nekazari txiroen etengabeko metropoli bete-beteetaraino mugimendu masibo batena, rol subalternoak hartzen bukatzeko.

 

 

Oso berandu baino ez zen izan, gehienez ere duela mende batzuk, estatuen oinarri ekonomikoen auzia eztabaida politikoaren muinera iritsi zela. Hortik aurrera, argudiatu, edota froga genezake, gizarte-antolakuntza zapaltzaile eta diskriminatzaile bera ezin hobeto egon daitekeela edozein estatu formaren atzean (nola botere pertsonalaren bidez halaxe demokrazian). Erakundea bat, alegia, non Estatuko erabaki garrantzitsuenak beti jabetza pribatuaren mugarik gabeko babesari, jabetza hori familiaren bidez transmititzeari eta, azkenik, desberdintasun guztiz ikaragarriei eustea, natural eta saihestezintzat jotzen baita.

Ondoren, ordura arte botere politikoaren forma zalantzan jarri besterik ez zuten baino beste ordena guztiz ezberdineko ekimen iraultzaileak etorri ziren. XIX.mende osoa halako joera berrien saiakera iraultzaileen porrotek —sarritan odoltsuak— markatu zuten. Parisko Komunak, bere hogeita hamar mila hildakoekin Parisko harlauzetan, hondamendi hauen artean loriatsuena izaten jarraitzen du.

Zera esan dezagun, bada: 1914tik 1918ra arteko Gerra Handian arduragabeki parte hartu zuen Errusiako estatu zentral despotikoaren ahultzearen baldintzetan; estatu hau irauli zuen lehen iraultza demokratikoaren harira (1917ko otsaila); langile-klase gazte baten eratzearekin batera, matxinadari oso emana eta kutxatuak izateko sindikatu kontserbadorerik gabe; Alderdi Boltxebike baten gidaritzapean, antolakuntza nolabait inplakable batekin; eta kultura marxista indartsuaz zein Parisko Komunaren ikasgaiek hunkitutako esperientzia militante luzea uztartzen zituzten nola Lenin halaxe Trotsky-rekin; bada hori guztia 1917ko urrian fusionatuz gero da neolito osteko iraultzaren lehen garaipena iritsi zela, giza historia osoan.

 

 

Horrek esan nahi zuen botere bat ezarri zuen iraultza bat izan zela, zeinaren helburu adierazitakoa gizarte “moderno” guztien milurtekoko oinarriak erabat iraultzea baitzen: ekoizpenaren eta trukearen finantza-kontrolaren jabe direnen diktadura ezkutua. Hau modernitate berri baten oinarria ireki nahi zuen iraultza izan zen. Eta berritasun absolutu horren izen arrunta, «komunismoa» izan zen —, nire ustez, oraindik ere badena—. Munduan zehar era guztietako jendarteek, langile eta nekazari herri-masatik hasi eta intelektual eta artistenganaino, iraultza hau “komunismo” izenarekin aitortu zuten, aurreko mendeko porrot gogorren ostean eratutako mendekuaren ilusioarekin harrera eginez. Leninek, orain, iraultza garaileen aroa iritsi zela iragarri zezakeen.

Aurrekaririk gabeko abentura honen azken gora-beherak edozein izan direla ere, eta egungo Neolitoko klikek munduan zehar dagoen egoeraren gaina berriz hartu badute ere, 1917ko Urriko Iraultza komunista gure oinarria izaten jarraitzen du gizateriaren bilakaeraren denbora-mailan, dagoen kapitalismoa iraganeko zerbait, betirako, izango den bitartean. Hori, itxuraz zer nahi dirauela eta guzti.

Alain Badiou

***

 

Testu hau L’Humanité egunkariak 2017ko Ekainaren 19an Urriako Iraultzari eskeinitako ale berezi batean agertu zen lehen aldiz. Euskarara itzulpena Versobooks.com blogean agertutako ingelerazko bertsiotik egin da.

Share This